Atletismoa

Atletismoa
2014-12-11 21:49:07
ABENDUKO OSOKO BILKURAN EZTABAIDATUKO DIRA GAIAK
Kirol arloan, hainbat proposamen egingo ditu EAJk 2015eko aurrenkontuetan

Urte aldaketa gerturatzen ari den honetan, 2015 urteari begira, udalean oposizioan dagoen EAJ alderdiak hainbat proposamen berri egin nahi ditu. Guztiak oñatiarren bizi kalitatea hobetzeko intentzioz eginak direla baieztatu dute eta alor ezberdinetako iradokizunen artean, kirolari ere begirune berezia jarriko dio Eusko Alderdi Jeltzaleak.

 

Gizarte politikekin, enpleguarekin, mugikortasunarekin, hirigintzarekin eta kirolarekin zerikusia duten gaietarako diru partidak eskatuko ditu abenduko osoko bilkuran. Izan ere, bertan eztabaidatuko ditu udalbatzak 2015 urterako aurrekontuak. Hori horrela, «urtean zehar herritarrek egindako eskaera eta iradokizunak kontutan hartuta» eta «oñatiarren bizi kalitatea hobetzeko helbururarekin», hainbat proposamen egingo ditu EAJk.

 

Kiroletako proposamenak

Alor ezberdinetan hainbat proposamen egingo dute. Esaterako, enpresa txiki eta ertainei laguntzak ematea izango da horietako bat. Kiroletarako proposatuko dituztenen artean, Zubikoa kiroldegian begirale zerbitzua jartzea eskatuko dute; «adineko pertsonen mugikortasuna hobetzen eta mantentzen laguntzeko». Era berean, kiroldegiko eremuan paddle pista eraikitzeko proiektua gauza dezaten ere proposatuko dute.

 

Eta kirol arloko apusturik garrantzitsuena, agian, Urrutxun atletismo pista egitea izango da. EAJko agintarien esanetan «gaur egun, korrikalariek entrenatzeko ez dute leku espezifikorik eta tamalez kasu askotan inguruko herrietara joan behar izaten dute bertako pistetan entrenatzera». Urrutxun gauzatu nahi duten atletismo pista horrekin hori ekidin nahi dute.

 

Duela urte batzuk, Urrutxun egin asmo zen kirolgunearen maketa.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.