Gimnasia Erritmikoa

Gimnasia Erritmikoa
2014-11-25 09:59:07
ENDESA LIGAKO GIPUZKOA BASKETEN PARTIDUAN IZAN DIRA
Oñatiko gimnasten koreografiak, goi mailako saskibaloi partida batean

Erakustaldi ederra eskaini zuten herenegun, Aloña Mendiko Gimnasia erritmikako neskek Endesa ligako partida batean. Gipuzkoa Basket eta Manresa taldeen arteko partidua girotzeko helburuarekin joan ziren Lide Osinagaren neskak Donostiara. Ilunbeko pabilioira hurbildu ziren 4300 zaleek, oñatiarrek egindako hainbat erakustaldi eta koreografia ikusi ahal izan zituzten.

 

Esperientzia paregabea bizi izan zuten igandean Aloña Mendiko gimnasia erritmikako neskek. Bigarren urtez jarraian, Endesa ligako partida ofizial batean aritzeko aukera izan baitzuten, Donostian. Atsedenaldi eta hutsarteetan, hainbat agerraldi egin zituzten Osinagaren neskek. Ikasturtea hasi zenetik, mimo handiz prestatzen ibili diren koreografia ezberdinak erakutsi zituzten 4300 pertsonen aurrean. 20 neskaz osatutako taldea eraman zuen zita ahaztezin honetara Lide Osinaga irakasleak.

 

Osinagak saileko ardura hartu zuenetik, taldeak esperientzia ezberdinak probatu ditu azken urteotan. Oñatin egiten diren ohiko erakustaldiez gain, herritik kanpo ere atera nahi izan du taldea eta igandekoa, ekintza berezi horietako bat izan zen.

Lide Osinaga eta bere taldea, Illunbeko kantxa gainean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.