Futbola

Futbola
2014-11-21 16:33:57
Txapelketaren historian jokatzen duen hirugarren neska
Irati Usandizaga; emakume bat gizonezkoen artean

Herriko futbol txapelketa, oñatiko herriak mimo handiz urtetan, aurrera atera duen altxorra dela esan daiteke. Eta ez da beste herrietan horrelako txapelketarik ez dagoelako. Baina oñatikoak, baditu paregabe izateko hainbat ezaugarri (historia, gestio eredua...). Berezitasun horien artean, azken albiste pozgarria, Irati Usandizaga jokalariarena izan da. Gizonak nagusi izan diren txapelketako izen propioetako bat bilakatu baita azken asteetan. Izan ere, txapelketan jokatzen ari den emakume bakarra baita.

 

HFT herrian oso errotuta dagoen txapelketa izan da betidanik. Lau hamarkada inguruko historia luzean, bertatik pasa diren herritarren kopurua kontaezina da. Emaitza eta garaipenetatik haratago, lagunekin elkartzeko eta noizean behin, kirol pixka bat egiteko aitzakia bezala baliatzen dute gehienek. Berezi edo paregabe egiten duten ezaugarriak anitzak dira: Historia luzea, futbol 11 formatua, talde kopurua, jokalarien adin ezberdintasunak...

 

Hala ere, bada txapelketari egotzi dakioken "eragozpenik"; emakumeen presentzia, esaterako. Orain artean ikusi denagaitik, gizonezkoen txapelketan bat izan dela garbi dago. Baina zorionez, badirudi historia hori aldatzeko lehen zantzuak agertzen hasiak direla.

 

Maria Azpitarte aitzindari

Lau hamarkadetan zehar hiru emakume soilik aritu dira Herriko Futbol Txapelketan. XXI. mende hasieran Maria Azpitartek betirako idatzi zuen bere izena txapelketa honetako historia liburuetan. Bera izan baitzen, beteranuetan jokatu zuen aurreneko emakumea. Gaur egun desagertuta dagoen Tigers taldean jokatu zuen. Zoritxarrez baina, taldeak eta Azpitartek ez zuten ibilbide luzerik izan eta azken urteetan, emakumeen figura galduta egon da txapelketan.

 

Harrezkero Azpitartek zabaldutako bideari, beste bi emakumezkok eman diote jarraipena. Duela urte gutxi Ane Egañak agerraldi esporadikoa izan zuen Paketinaikos taldean. Bi partida baino ez baitzituen jolastu. Baina zorionez, badirudi testigu hori gogoz hartzera etorri den emakume bat agertu dela aurtengo denboraldian; Irati Usandizaga.

 

Futbolari lotutako ibilbidea

Irati Usandizagak 20 urte baino ez ditu, baina bere kirol ibilbidea beti egon da futbolari lotua. Gazte zela hasi zen Aloña Mendin eta unibertsitateko ikasketak hasi arte luzatu zuen bere karrera herriko futbol taldean. Azken urteetan baina, futbol praktikatik aldenduta egon da Usandizaga. Baina aurtengo udan, Indar 85 taldean sartzeko aukera sortu zitzaion.

 

Bere adineko mutil batzuekin batera, taldea osatzeko aukera izan zuen Usandizagak eta momentuz, bi partida baino jokatu ez dituen arren, futbol zelaian «geroz eta gustorago» sentitzen dela adierazi zion pasaden larunbatean Oñati Irratiari eskainitako elkarrizketan. Txuskos taldeari irabazi ondoren, hitzegin zuen Indar 85 taldeko jokalariak. Pozik zegoen, garaipenagaitik. Hemen daukazue, Oñati Irratiari eskaini zion elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

Maria Azpitarte eta Ane Egañak zabaldu zuten bideari jarraipena eman dio aurten Irati Usandizagak. Aurrerantzean, testigu hau heltzeko hautagai gehiagoren esperoan gelditzen da Irati. Gizartearen eboluzio postiboaren erakusle garbia litzateke.

Usandizaga, pasaden larunbateko partiduan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.