Automobilismoa

Automobilismoa
2014-11-20 11:17:26
Berezao Industrialdean izango da (09:30-14:30)
Slalom lasterketa ikusi ahal izango da lehendabizikoz Oñatin, igande goizean

Udana motor taldearen ekimenez, kirol proba eta diziplina berri bat ikusi ahal izango da herrian igande goizean. Automobilismo probak ez dira berriak Oñatin, baina kirol honek beste hainbestek bezala, modalitate ugari ditu. Mendi igoerak, rallyak, rallysprintak, zirkuitua...eta azkenaldian harrera oso ona hartzen ari den diziplina, Slaloma da. Era honetako proba interesgarria ikusi ahal izago dute automolismo zaleek, igande goizean Berezaoko industrialdean.

 

Autokrosa, Udanako igoera, kotxe klasikoen erakustaldiak, kars-ak...era guztietako automobilismo probak egin dira historian zehar Oñatin, baina Slalom lasterketa, nobedadea izango da herriko kirol karteldegian. Hori horrela, automobilismo zaleak badute pozik egoteko motiborik. Izan ere, Euskal zirkuituko proba puntuagarria jokatuko da igande goizean Berezaoko industrialdean.

 

Teknika eta abiadura

Teknika eta abiadura nahasten dituen kirola da Slaloma. Horixe da hain zuzen ere atzo eguerdian, antolakontza taldeko Sergio Gilek Oñati Irratian adierazi zuena. Igandeko lasterketari buruzko hainbat xehetasun eman zituen eta besteak beste, irteera puntuan hainbat herritar izango direla ere, baieztatu zuen.

 

Era berean, antolakuntzak markaturiko segurtasun eremuak errespetatzeko eskaera egin eta igande goizean 09:30tik, 14:30arte Natra Oñati eta Berezao arteko bidea itxita geldituko dela gogorarazi zuen.

 

Hemen entzun dezakezue atzo eguerdiko elkarrizketa osoa:

 

Automobilismoa protagonista izango da igandean Oñatin. Argazkia: Borja Agirregomezkorta.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.