Mendia

Mendia
2014-11-19 14:58:33
Ostiralean banatu zituzten XI Oñatiko Natura eta Mendia Argazki lehiaketako sariak
Oñatiko Natura eta Mendia argazki lehiaketak, banatu ditu sariak

Aloña Mendiko mendi sailak hamaikagarren urtez antolatu duen Oñatiko Natura eta Mendia Argazki Lehiaketak, baditu irabazleak. Hiru sail edo atal bereizi dira aurten ere: gizakia mendian, mendi ingurunea eta gizakiaren eragina mendian. Atal bakoitzean hiruna sari eta Oñati saria eman ziren ostiral arratsaldean eginiko ekitaldian. Aurten baina, “gizakiaren eragina mendian” sailean, Oñati saria hutsik utzi da.

 

Iosu Perez, Jesus Alonso eta Iosu Garai argazkilariek osatu duten epaimahaia pasa den ostiralean elkartu zen Aloña Mendiko egoitzan. Gizakia mendian sailean, saria, Jose Agustin Gurrutxagaren Argian lanak irabazi du. Mendi ingurunea atalean berriz, Javier Camachoren Amanecer sobre el Manaslu argazkiak eta Gizakiaren eragina mendian sailean, Juanjo Lopez Azurmendiren Kableak 1 lana izan da onena. Oñati saria berriz, Iñaki Idigorasek eraman zuen bai gizakia mendian sailean baita mendi ingurunean ere.

 

Guztira, 99 argazki aurkeztu dira XI Oñatiko Natura eta Mendia Argazki lehiaketara. Eta saritutako lanak eta duten kalitateagatik ikustea merezi dutenak, Kultur etxeko erakusketa aretoan daude ikusgai. Erakusketa dagoeneko zabalik dago eta hala mantenduko da azaroaren 23ra arte.

A saileko Oñati saria. Argazkia: Iñaki Idigoras.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.