Ez da batere kirol erraza. Exigentzia maila handia da eta gauzak zorrotz eta ongi egin arren, emaitzak ez dira beti aldekoak izaten. Faktore asko elkartu behar dira igeriketan proba on bat egin eta igerilari oso bat izateko. Zailtasunak zailtasun, Aloña Mendiko igeriketa saila haziz dijoa eta 2015. urtean, 30. urtebetetzea ospatuko du.
Urtemuga hori eta denboraldi hasiera aitzakia bezala hartuta, saileko hiru kide Oñati Irratian izan ziren astelehen arratsaldean. Duela 15 egun hasi zuten Aloñako igerilariek aurtengo denboraldia Legazpin. Urtero bezala igerilari ugari izango ditu maila ezberdinetan Xabier Infante "Artza-k. Oñatiarren artean hiru hamarkada betetzera doazen honetan, ilusioz gainezka daudela adierazi zuen Infantek, Oñati Irratiko kirol tarte nagusian.
Entrenatzailearekin batera, etorkizun oparoa duten bi igerilari izan zituen alboak Infantek astelehen arratsaldeko solasaldian: Nerea Diaz eta Xabier Urbina. Igeriketa saila barrutik nolakoa den azaltzeaz gain, igerilekuko egungo egoera eta talde bezala duten helburuetaz mintzatu ziren, besteak beste.
Hemen daukazue, ordubeteko tertulia osoa entzungai: