Saskibaloia

Saskibaloia
2014-11-17 17:17:34
SAILKAPENEKO HIRUGARREN POSTUAN DAGO TALDEA
Azken segundotan lortu zuen Natra Oñatik, denboraldiko bostgarren garaipena

Sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko ezinbesteko garaipena lortu zuen larunbatean Natra Oñatik. Cafes Aitonaren kontrako partidua gogorra aurreikusten zen eta iragarpen guztiak bete egin ziren. Izan ere, lehia azken 25 segundoetan erabaki zen. Jaurtiketa libreetan erakutsitako trebetasunak eman zion garaipena talde txokolateroari. Azken emaitza, 72-70ekoa izan zen oñatiarren alde.

 

Natra Oñatik eta Cafes Aitonak partidu lehiatua jokatu zuten larunbat arratsaldean Zubikoako kiroldegian. Gorka Judezen mutilak porrot batetik zetozen eta donostiarrak berriz, liderra mendean hartu ostean, moralez gainezka iritsi ziren Oñatira. Intentsitate handiz jokatu ziren minutu gehienak eta jaurtiketa libreek erabaki zuten hein handi batean larunbateko lehia. Cafes Aitonak oso portzentai baxuak izan zituen estatistikaren atal honetan eta horrek min handia egin zion.

 

Lehia berdindua

Oñatiarrak, abantaila txikiak kudeatu zituzten partiduko minuturik gehienetan, baina ez ziren partida apurtzeko gai izan. Horren eraginez, partida erabat berdinduta iritsi zen azken laurdenera. Azken laurdentxoan bi Zumarragarrak, erabakigarriak izan ziren. Gabi hegalekoaren barneraketek min handia egin zioten talde donostiarrari eta bere herrikide Asier De la Iglesiak ere, erabat menperatu zuen uztai azpia azken bi minutuetan. Azken honek, partida ondarrean gauzatutako jaurtiketa libreek erabaki zuten norgehiagoka oñatiarren alde.

 

Azkenean 72-70 eta bostarren garaipena lortu zuten Gorka Judezen mutilek larunbatean. Zazpi jardunalditan bost garaipen eta bi porrot erdietsita, sailkapeneko hirugarren postuan dira oñatiarrak. Liderra den Ibaizabal taldearengatik garaipen bakarrera. Asteburu honetan, Astigarragako Mundarrori bisita egingo dio Natra Oñatik.

Partida lehiatua jokatu zen Zubikoan. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.