Igeriketa

Igeriketa
2014-11-14 10:04:59
BENJAMIN ETA ALEBIN MAILAKO EUSKAL LIGAKO TXAPELKETA LEHIATUKO DA
Igerilekua itxita egongo da larunbat arratsaldean

Aloña Mendi igeriketa saileko benjamin eta alebin mailako neska-mutikoen txapelketa dela eta bihar, larunbata arratsaldez, itxita egongo da Zubikoako igerilekua. 15:00 hasita, Euskal ligako proba lehiatuko baita Oñatiko igerilekuan. Hori horrela, erabiltzaileek ezin izango dute instalazioa erabili arratsalde guztian zehar.

 

Oñati, Bergara, Legazpi, Azkoitia eta Eibarreko igerilariek hartuko dute parte txapelketan. Hala ere, goizean 13:30 arte eta igandean ohiko ordutegian (09:00-13:30) zabalik egongo dira erabiltzaileentzat, igerilekuko instalazioak. Era berean, aipatu igeriketa txapelketa egongo den arren, arratsaldetako igeriketa ikastaroak normaltasun osoz egingo dira.

Igeriketa txapelketa dela eta itxita egongo da bihar arratsaldean igerilekua.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.