Atletismoa

Atletismoa
2014-11-14 09:45:19
Iruneko krosean egingo dute debuta igandean
Asteburuan hasiko da Aloña Mendiko atletismo sailaren denboraldi ofiziala

Asteburu honetan bertan hasiko du denboraldia Aloña Mendiko atletismo sailak. Iruneko krosa lehiatuz emango diote irekiera ilusioz gainezka datorren ikasturte berriari. Korrikalariak sasoi puntu onenetik urruti dauden arren, poliki-poliki txapelketekin hartu-emanetan hasiko dira datozen asteotan.

 

Ilusioz gainezka hasiko du denboraldi berria asteburuan Aloña Mendik. Iaz, atletismoko modalitate gehienetan parte hartu zuten txapelketa ofizialetan (pista, krossa, errepidea...) eta emaitzak oso nabarmenak lortu zituzten. Maila guztietako korrikalarien artean, 140 domina eskuratu zituzten sasoi guztian zehar. Atletismo saileko arduradunen esanetan, «iazko zenbakiak berdindu edo hobetzea» izango da aurtengo denboraldirako jarri duten helburua.

 

Iaz lorturiko balentrien artean, krosean izandako emaitzak azpimarratu daitezke. Espainiako kluben arteko txapelketan, Aloña Mendi 15. talderik onena izan zen eta Sara Gómez eta Sergio Garcia korrikalariek, Euskal selekzioaz lehiatzeko aukera izan zuten. Azken urteetan krosean lortu dituzten emaitzak ikusirik, aurten ere «mimo handiz» gertatuko dute lokatz gaineko denboraldia. Duela bi urte kluben arteko Espainiako txapelketan lorturiko hamaikagarren postua begiz jota dute gorritxoek eta posible den heinean, postu horretara gerturatzea izango da korrikalariek izango duten erronka nagusiena.

 

Emaitza horretara iristeko, Aloña Mendik ahalegin berezia egin du eta senior mailako taldea asko indartu du denboraldi berriari begira. Taldera etorriko den atletarik garrantzitsuena Imanol Cruz donostiarra izango da. Egun, Euskal Herrian iraupen lasterketetan dagoen korrikalaririk onenetariko bat da. Hor daude besteak beste, aurten Nazioarteko Korpus lasterketan lortu zuen garaipena. Era berean, azken urteetan duatloi eta triatloian oso emaitza onak lortu dituen Mikel Ugarte oñatiarra ere batuko zaie, aurrez taldean zeudenei. Sergio Garcia, Yeray Varela, Andoni Correas, Alberto Revuelta, Tasio Gómez, Aritz Lopez eta Unai Hernandezek osatuko dute Aloña Mendiko senior mailako talde indartsua.

 

Harrobia landuz

Nagusiekin lana egin eta emaitzak topatzea helburu garrantzitsua izanik, Aloña Mendik harrobiko korrikalariekin lana egiten jarraitzeko konpromezua hartuko du beste urtebetez. Infantil mailan ere oso talde indartsua osatu dutela adierazi baitigute. Helburua, Euskadiko eta Espainiako kluben arteko txapelketarako sailkapena lortzea izango da. Betiere, ahaztu gabe oso atleta gazteak izanik, aurreneko helburu nagusia kirol hau ezagutu eta egiten dutenarekin gozatzea izango dela.

 

Infantil mailako taldea, Beñat Guridi, Gexan Anduaga, Eritz Campos, Iker Martinez, Arkaitz Fragua eta Jon Señok osatuko dute. Guzti hauekin batera beste maila batzuetan ere izango du ordezkaritzarik Aloña Mendik. Sara Gómez, Olatz Baladrón, Joel Reyes...bezalako korrikalariek, gaztetxoen eta nagusien arteko zubia osatuko baitute. Asteburuan hasiko den denboraldirako taldeak izango duen hutsune garrantzitsu bakarra, Mª Sol Ramos atleta beteranoarena izango da. Ramosek hilabete ugari daramatza lesio luze batekin eta momentu hauetan ez dakite noiz itzuli ahal izango den leasterketetara.

 

Talde teknikoan berrikuntzak

Korrikalarien artean ez ezik, teknikari edo entrenatzaileen artean ere izango da berrikuntzarik denboraldi honetarako. Izan ere, aurrerantzean saileko jauzi eta jaurtiketa modalidadeak lantzeko, Jose Luis Irizar "Aittape"-ren laguntza izango baitute. Irizarrek esperientzia handia du atletismoko modalitate hauetan. Azken urteetan diziplina hauetatik pixka bat aldenduta egon den arren, bere gazte mailan Espainiako txapelketetan lehiaturiko atleta izan baitzen.

 

Irizarrek, Olatz Baladrón, Sergio Garcia eta Sara Gómezen laguntza izango du harrobiko teknikari lanetarako. Azken hauek, saileko eskolarte maila eramango dute. Guztira 30 gaztetxotik gora 30 ari dira atletismoaz gozatzen astearte eta ostegunetan Oñatin. Maila guztietako korrikalariak batuta, Aloña Mendiko atletismo familiak 70 fitxa federatutik gora izango ditu aurtengo denboraldian.

Aloña Mendiko korrikalariak martxoko Espainiako kros txapelketan, Castellonen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.