Pilota

Pilota
2014-11-13 11:08:56
LAU TERDIKO TXAPELKETAKO FINAL LAURDENETAKO PARTIDUA
Xala eta Retegi Bi aurrez aurre bihar, Zubikoa kiroldegian

Bihar ostirala (22:00etan) profesional mailako pilota jaialdia jokatuko da Zubikoan. Lau terdiko txapelketako final laurdenetako partidua izango da estelarra, baina horren aurretik, binakako partidu bat ere ikusi ahal izango da. Jaialdia azken momentuan iritsi da Oñatira eta prozesu hori nolakoa izan den azaltzeko, Aloña Mendi pilota saileko entrenatzailea, Sergio Uriarte, Oñati Irratian izan zen atzo eguerdian.

 

Xala eta Retegi Bi pilotariek neurtuko dituzte indarrak Lau terdiko txapelketako final laurdenetako partiduan. Hau izango da partidu nagusia baina honen aurretik, binakako partidu bat ere ikusi ahal izango dute Zubikoako pilotalekura hurbiltzen direnek. Aritz Lasa eta Ceciliok, Mendizabal III eta Rezustaren aurka jokatuko dute. Esan, Euskal Telebistak bi lehiak zuzenean botako dituela 22:00 aurrera.

 

Sarrerak salgai

Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da. Aurrez Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Txokolateixan eros daitezke. Momentuz sarreren salmenta erritmo onean dijoa eta horrela jarraituz gero, bihar Zubikoan sarrera polit bat izatea aurreikusten dute Aloña Mendiko ordezkariek.

 

Hemen daukazue atzoko elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

* Aloña Mendiko pilota sailetik jakinarazi digute, dagoeneko sarrera guztiak agortuta daudela. Takillan ere ezin izango dira eskuratu. 

Retegi Bi eta Xala atzo, Zubikoako material hautaketan. Argazkia: Aspe.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.