Besteak

Besteak
2014-11-07 12:39:34
IGANDEAN ESTREINATUKO DA KONTZERTUAN ETA AZKOAGAINEN
Oñatiko abesbatzek eta musika bandak, Aloña Mendiko ereserki berria grabatu dute

Antonino Ibarrondo jaio zela, 100 urte bete direla aitzakia hartuta, 36. Musikegunak antolatu dituzte Oñatin. Konpositore handiaren omenezko liburu eta disko bat aurkeztu berri dute aste honetan eta besteak beste, hiru kontzertu antolatu dituzte azaroko asteburuetarako.

 

Diska, Antonino berak konposaturiko herriko 14 doinu ezagunekin osatzen da eta tartean, Aloña Mendi kirol elkartearentzat espresuki eginiko ereserkia topatu daiteke. Orain artean, udal musika bandak jotako ereserkia erabili da elkarteko doinu banda ofizial bezala, baina aurrerantzean, ereserkia itxuraldatuta eta eraberrituta aurkeztuko zaigu.

 

Herriko abesbatzek eta udal musika bandak elkarlanean, grabatu dute ereserki berria eta instrumentuez gain, ereserkian abestutako letra ere entzun ahal izango da. Esan beharra dago, datozen asteburuetarako antolatu diren hiru kontzertuetatik bitan, joko dela pieza berria. Hilaren 16an eta 23ko Parrokiako kontzertuetan hain zuzen ere.

 

Igandean estreinua Azkoagainen

Dena den, Musikegunetako antolatzaileek adierazi digutenez, igande honetan bertan Azkoagainen, Ohorezko Erregional mailako taldearen partiduan estreinatuko da ofizialki ereserki berria.

 

OK Magazineak esklusiban aurreratzen dizue pieza eraberritua:

 

1991 apirilaren 28an, Antonino Ibarrondori Azkoagainen eginiko omenaldia. Argazkia: Utzitakoa.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.