Saskibaloia

Saskibaloia
2014-10-30 10:50:52
GIZONEZKOEN GAZTE MAILAKO TALDEAN
Aitor Ugarte oñatiarra, Gipuzkoako selekzioko hautatzailearen laguntzailea izango da

Aloña Mendiko saskibaloi saila zorioneko dago. Duela aste batzuk emakumezkoen taldea berreskuratu zutela esan bagenuen, oraingoan, harrobiko beste kide bati buruzko albiste bat eman behar dugu. Jubenil taldeko entrenatzailea, Aitor Ugarte, Gipuzkoako selekzioko gazte mailako taldearen bigarren entrenatzailea izango da aurrerantzean.

 

Iraila hasieran jaso zuen deia Ugartek eta lehen momentutik eman zion baiezkoa proposamenari. Luis Comendador izango da gazte mailako gizonezkoen hautatzailea eta honek eskatuta, Aitor Ugarte oñatiarra eta Jokin Etxebarria arrasatearra izango dira bere bi laguntzaileak. «Aloña Menditik kanpo izango dudan aurreneko esperientzia izango da eta pozik eta gogotsu nago erronka berriari aurre egiteko. Asko ikasiko dudala iruditzen zait».

 

Formakuntza prozesuan

Aitorrek beti izan du saskibaloiarekiko miresmen berezi bat. 18 urte zituela hasi zen Aloña Mendiko gazte mailetan entrenatzaile lanak egiten eta azken zortzi urteotan, harrobiko talde ezberdinak zuzendu ditu. Era berean, iaz bigarren mailako entrenatzaile titulua atera zuen eta horri esker lortu du hein handi batean, Gipuzkoako selekziora iristea.

 

Igandean lan saioa

Deia jaso zuenetik, hainbat bilera izan ditu hautatzaile eta federazioko kideekin, baina entrenatzaile bezala, kantxa gainean jartzeko gogoa daukala onartu digu Ugartek. «Igande honetan izango dugu lehen hartu-emana Donostian 22 jokalariz osaturiko aurre selekzio batekin. Azaroan zehar hainbat lan-saio egingo ditugu eta tartean lagunarteko bat ere jokatuko dugu».

 

Aurre selekzio honetatik, 12 jokalariz osatutako taldea osatuko dute eta abenduko lehen asteburuan txapelketa ofiziala jokatuko dute Labastidan, Araba eta Bizkaiako selekzioen aurka.

Aitor Ugarte erronka berriari aurre egiteko prest.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.