Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-10-25 16:33:45
OÑATIKO ZIKLOKROSAREN HISTORIA JASOTZEN DUEN IKUS-ENTZUNEZKOA
Aitor Biain kazetari oñatiarrak “1953, historia pedalkadaz” izeneko dokumentala aurkeztu du

Ziklrokros denboraldia asteburu honetan hasiko dela aprobetxatuz, atzo arratsaldean Arrikrutz Aloña Mendik, 2014/2015 denboraldiko taldea aurkeztu zuen Kultur Etxean. Ekitaldi berean, Oñatiko ziklokrosaren historiari buruzko dokumental interesgarri bat ere proiektatu zen; “1953, historia pedalkadaz”.

 

Aitor Biain oñatiarrak landu duen ikus-entzunezkoak, ikusmin handia piztu zuen atzokoan. Kultur Etxeko zine aretoa, jendez bete zen kazetari gazteak herriko ziklokrosaren historiari buruz landutako dokumentala ikusteko. Bideoa, Oñatin ospatu zen 1953. urteko Munduko txapelketan oinarritzen bada ere, aurretik eta ondoren, kirol honek herrian izan dituen gorabeherak ere erakusten ditu.

 

50. hamarkada hasieran proba zuzenean bizi izan zuten protagonisten adierazpenak jasotzeaz gain, herriko gertaera entzutesuaren gaineko hainbat testigantza ezberdin jasotzen ditu lanak. Aipaturiko dokumentala, Aitor Biainen kazetaritza ikasketa amaierako proiektua izan da.

 

OK Magazineak zinez eskertzen dio egileari, ikus-entzunezkoa sarean zabaltzeko aukera eman izana. Hemen daukazue, Aitor Bianen “1953, historia pedalkadaz” dokumentala. Gozatu!

 

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.