Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-10-24 13:13:24
Murias enpresa eta Arratiako Txirrindulari Elkartearen babesa izango du
Jon Odriozolak kontinental mailako taldea aterako du

Duela bi aste Oñati Irratian eginiko adierazpenetan aurreratu bezala, Jon Odriozolaren txirrindulari proiektu berria errealitate bihurtu da. World Tour mailako taldeak, bigarren urtez kale egin ostean, lanean jarraitu eta aurten bertan, kontinental mailako taldea atera nahi zuela adierazi zuen. Oñatiarraren isileko lan kementsuak, bere fruitua eman du. Atzo arratsaldean bertan eman baitzituen, proiektu berriaren lehen zertzeladak. 

 

Jon Odriozolak talde profesionala aterako du azkenean, kontinental mailakoa izango da, UCIren 3. mailakoa. Murias enpresa eta Arratiako Txirrindulari Elkartearen babesa izango du eta bera izango da taldeko kirol zuzendaria. 10-12 txirrindulariz osaturiko taldea izango da seguraski, baina atzo egindako adierazpenetatik, oraindik ezin daiteke ondorio garbirik atera.

 

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan adierazitakoaren arabera, datozen egunotan emango dira egitasmoaren xehetasun gehiago. Hemen daukazue "Kirol Legez" saioko elkarrizketa horretatik jasotako adierazpenak:

 

Kontinental mailako taldea gidatuko du Odriozolak. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.