Mendia

Mendia
2014-10-23 11:16:27
BIGARRENA IZAN DA ANBOTO ETA GORBEIAKO MENDI LASTERKETETAN
Garaipenetik gertu ibili da Aitor Urizar mendi lasterkari gaztea, azken bi asteburuetan

Oñatin mendi lasterketekiko dagoen zaletasuna ez da soilik nagusien arteko kontu bat. Bada poliki-poliki gazte mailetatik era honetako lasterketetara hurbiltzen ari denik ere. Aitor Urizarren kasua, esaterako. Urizarrek 16 urte baino ez ditu eta azken hamabost egunetan, bikain aritu da Anbotoko kilometro bertikalean eta Gorbea Suzien mendi lasterketetan. Bietan ere, bigarren korrikalaririk onena izan zen gazte mailako sailkapenetan.

 

Anbotoko kilometro bertikala azaroaren 11an ospatu zen. Atxondoko (Bizkaia) probak, bere VII. edizioa bete zuen aurtengoan eta pixkanaka-pixkanaka, mendi lasterketen egutegian sendotzen ari den proba da. 3.8 km lasterketa malkartsua zen eta Aitor Urizarrek gazte mailako lasterketan parte hartu zuen. Sailkapen orokorrean, bigarren atletarik azkarrena izan zen (54:19). Garaipena Josu Galvez (53:39) eskoriatzarrak eskuratu zuen. Gazte mailako sailkapen ofizialak [hemen].

 

Pasaden larunbatean berriz, Zeanurin ospatu zen Gorbeia Suzien mendi lasterketan aritu zen Urizar. Guztiz bestelako ezaugarriak zituen proba izan zen. 17 kilometro eta 1000 metrotik gorako desnibela. Hemen ere, Atxondon bezala, bere kategoriako (kadete maila, kasu honetan) bigarren atletarik onena izatea lortu zuen Urizarrek (1:27:15). Garaipena, Aitor Ajuriarentzat izan zen (1:24:30). Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Aurrerantzean, futbola

Uda partean mendi lasterketak egiten «asko gozatu» duela onartu digu Urizarrek. Baina pasaden larunbateko probarekin, denboraldia amaitutzat eman du korrikalari gazteak. Orain, mendi lasterketak alde batetara utzi eta futboleko denboraldian zentratuko dela esan digu. Aitorrek, Aloña Mendiko gazte mailako taldean jokatzen du eta datozen hileotan, horixe izango da bere helburu nagusia. Hori bai, neguan «posible den heinean» eskiatzera ere joatea gustatuko litzaiokela adierazi digu.

Urizar, Gorbeia Suzieneko podiumean. Argazkia: Festak.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.