Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-10-21 13:46:40
Movistar Team taldeak, bere historiako urterik onena osatu du
Oñatiar bat, munduko txirrindulari talderik hoberenean

Movistar Team taldeak bere historiako denboraldirik borobilena osatu du 2014. urtean. Alejandro Valverde, rankingeko ziklista onena izan da eta hori gutxi balitz, talde Nafarrak World Tourreko sailkapeneko lehen postua ere eskuratu du. Pelotoi profesionaleko talde onenaren plantillan, oñatiar bat topatu dezakegu; Garikoitz Baños.

 

Sekulako denboraldi puska osatu du Movistar Team taldeak. Alejandro Valverde izan da World Tourreko ziklista onena eta taldekako sailkapen nagusian ere, guztien gainetik gelditu da. Guztira 34 etapa irabazi dituzte Eusebio Unzueren gizonek. Ziklisten lana ezinbestekoa da horrelako lorpen bat eskuratzerakoan, baina hauen atzetik, isilean lana egiten duten laguntzaile eta teknikoek ere, zeresan handia dute azken hauen errendimendu eta motibazioan. Eta lan-talde horretan Garikoitz Baños oñatiarra aurkitzen da.

 

Hirugarren denboraldia taldean

Bañosek hirugarren denboraldia osatu du aurten talde Nafarrean. Masailari eta auxiliar lanak egiten ditu eta bere esanetan bere urterik «onena» izan da profesional mailan. «Iaz ere irabazi genuen taldeka World Tourra, baina aurten Giroa ere irabazi dugu eta nik bertan egoteko aukera izan nuen. Ezin dut gehiago eskatu» dio Bañosek.


Taldeka lorturiko tituluak, jarraipena ematen dio azken urteetan erakutsi duen nagusitasunari. Izan ere, Movistarrek iaz lehen saria eskuratu baitzuen World Tourreko sailkapen orokorrean. Taldekako ranking ofizialean, Movistar Team taldeak 1.440 puntu lortuz lortu du garaipena. Estatu Batuetako BMC Racing taldea izan da bigarren (1.212 punturekin) eta hirugarren postua, Tinkoff-Saxo (1.186 puntu) talde Errusiarrarentzat izan da.

 

Zenbaki ikusgarriak

Movistar taldeak bere laugarren denboraldia bete du txirrindularitza profesionalean. Eusebio Unzuek gidatzen duen proiektuak lau urte hauetako markarik onenak ezarri ditu aurtengo denboraldian.

 

Aipatu beharra dago gainera, aurten, taldearen historian aurrenekoz, hiru asteetako itzuli bat irabazi dutela. Nairo Quintanak Italiako Giroa irabazi baitzuen udaberrian. Garaipenak ez ezik, Movistar taldeko ziklistak, azken zazpi itzuli handietatik bostetan, podiumean izan dira (Vuelta 2012, Tour eta Vuelta 13, eta Giro eta Vuelta 14).

 

Sozialki haziz

Zenbaki hauekin, Movistar Team taldeak pelotoiko onena izateko ohorea sendotu du zalantzarik gabe. Era berean, kirol lorpenez gain, sozialki ere asko indartu du bere marka azken denboraldian. Izan ere, taldeak argitaratutako ikerketan baten arabera, Movistar Team-ek sare sozialetan zituen jarraitzaile kopurua bikoiztu egin da aurten 300.000 jarraitzailetako muga gaindituz.

Baños, Quintanari helduta Giroko etapa amaiera batean. Argazkia: Movistar Team.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.