Besteak

Besteak
2014-10-16 11:47:10
Oñatiko udala, proeiktuaren bultzatzaileetako bat da
Lanera Bizikletan egitasmoa aurkeztu da, eredu osasungarria eta iraunkorra sustatzeko asmoz

“Lanera bizikletan” Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko Udalekin batera 2014ko azken hiru hilabeteetan zehar abian jarriko duten sentsibilizazio ekimena da. Ekintza honekin lanerako bidaiak edo joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea sustatu nahi da.

 

Horretarako Debagoieneko eskualdean sentsibilizazio kanpaina abian jarri da. Atzo aurkeztu zen egitasmoa Arrasaten eta kanpaina abenduaren bukaera bitartean luzatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren eskutik esperientzia pilotu bat antolatu du Debagoieneko lau udalekin elkarlanean, etxetik lanera egiten diren joan-etorriak bizikletan edo oinez egitea sustatzeko.

 

Helburen artean honako hauek: herritarrak kontzientziatzea hiri-mugikortasunean dauden arazoez, zehazki, lantokien inguruan sortzen direnez, eta mugitzeko eta lanera joateko modu iraunkorragoetara aldatzeko premiaz jabearaztea; informazio argia eta zehatza ematea lantokira oinez edo bizikletan joateko dauden aukerez, bai azpiegitura bai baliabide mailan, automobila edo bestelako motordun ibilgailurik erabili gabe eta bizikletan edo oinez desplazamenduak egitea pertsonalki probatzeko aukera ematea, besteak beste.

 

Sentsibilizazio kanpaina

Herritarrak sentsibilizatzeko, herri bakoitzean informazio bilerak antolatu dira; informazio euskarriak, foiletoak eta kartelak ipiniko dira lantegietan eta herrietako hainbat establezimenduetan; herritarrez osatutako erabiltzaileen sarea osatuko da; webloga www.lanerabizikletan.net eta sare sozialak bultzatuko dira; doako telefonoa 900 102 716; prentsa bulegoa eta publizitate kanpaina abian jarri dira.

 

Erakunde antolatzaileetako ordezkariek ongi ezagutzen dituzte gure gizartean ibilgailu motordunen erabilera masiboak eragiten dituen kalteak, bai ingurumenean bai langileen osasunean zein segurtasunean, eta horiek arintzea du helburu ekimenak.

 

Informazio bilerak

Kanpaina honen egitasmoak ezagutzera eman nahian, beilarako herri bakoitzean informazio bilera ezberdinak antolatu dira. Oñatiren kasuan, deialdia, urriak 21 (19:00) egin dute udalbatza areto nagusian.

Jaurlaritza eta udaletako ordezkariak, atzoko prentsaurrekoan. Argazkia: lanerabizikletan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.