Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-09-24 09:57:11
14:48ean hasiko da lanean txirrindulari oñatiarra
Markel Irizar: "Tourrean eman nuen maila berrestea zaila izango da, baina daukadan guztia emango dut"

Igandeko taldekako erlojupekoaren ostean, bakarkako lana iritsiko zaie gaur arratsaldean modalitate honetako espezialistei. Tartean Markel Irizar ikusteko aukera izango dugu. Txantxikuarrak, 14:48 hasiko du erlojupekoa eta denboraldiko bere azken lasterketa izango da. Atzo Oñati Irratian hitzegin zuen.

 

BMC taldeak irabazi zuen urrezko domina igandeko taldekako erlojupekoan. AEBetako taldeak ezustekoa eman zuen eta Orica Greenedgeren eta Omega Pharmaren aurretik sailkatu zen. Trek taldeak ere, lehen postu horietan egoteko asmoarekin abiatu zuen proba, baina hasiera motel baten ostean, Markel Irizar eta bere taldekideak, 7. postuarekin konformatu behar izan zuten.

 

Orain baina, igandekoa ahaztu eta norbanako erlojupekoan lehiatu beharko du ziklista oñatiarrak gaur arratsaldean. Atzo eguerdian, Oñati Irratian elkarrizketatu zuten eta Irizarrek barruan daukan guztia emango duela onartu zuen: "Denbora dexente daramat lehiaketatik kanpo, baina entrenamendu onak egin ditut azken hilabeteotan. Ez dakit noraino iritsiko naizen, baina barruan daukadan guztia emango dut".

 

Tony Martin izango da urrea irabazteko faborito nagusia, baina Irizarren ustetan, Bradley Wiggins izan daiteke alemaniarraren aurkari nagusia. Ziklista txantxikuarra 14:48 abiatuko da. Probak 47,1 kilometro izango ditu.

 

Igandeko probaren gaineko balorazioa eta gaurko erlojupekorako dituen asmoetaz esan zituenak entzun nahi badituzue, sakatu beheko podcast-ean.

 

Markel Irizar igandeko taldekako erlojupekoan. Argazkia: www.trekfactoryracing.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.