Igeriketa

Igeriketa
2014-09-22 10:13:01
irailaren 25etik urriaren 7ra itxita egongo da
Hainbat hobekuntza egingo dituzte igerilekuan datozen asteotan

Zubikoa kiroldegitik jakinarazi dutenez, igerileku txikiko zoruan arazo bat antzeman dute azken asteotan eta konpontze lanak egiteko, berau itxita egongo da egun batzuetan. Konkretuki, irailaren 25etik urriaren 7ra itxiko dute aipaturiko instalakuntza.

 

Igerileku txikia estaltzen duten baldosatxoak jasotzen ari dira eta lehenbailehen konpontzea komeni da. Gainazala guztiz aldatuko da eta PVC-ko lamina batez estaliko da. Lamina sintetiko honek isolamendu ona du eta orain gertatzen ari den zatika apurtzeko arriskurik ez dauka. Egun hutsik dauden baldosak kenduko dira, hutsuneak bete eta besteen mailara berdinduko dira. Azkenik, PVC-ko lamina bakarra jarriz, gainazal guztia berrituko da.

 

Lanak, Urteaga Quimica enpresak egingo ditu, 20.000 gehi BEZ aurrekontuarekin. Igerileku txikiko zorua berritzeko lanak, San Migeletan egin ohi den instalazioen garbiketa sakona aprobetxatuz egingo dira. Hori da, udalak jarri duen baldintza. Lanak, irailaren 25etik urriaren 7ra egin beharko direla, alegia.

 

Bide batez, urteko garbiketa eta desinfekzio lanak egiteko ere baliatuko dituzte egun horiek. Horregaitik, Zubikoako igerilekua irailaren 25etik urriaren 7ra itxita egongo dela jakinarazi nahi izan dute kiroldegitik.

Igerileku txikiko zoruan, hainbat konponketa egingo dituzte.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.