Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-09-17 21:07:40
Ander Zabaleta oñatiarrak, Lisboatik Fisterrarako bidaia osatu du
Atlantikoko kostaldean barrena, bizikletaren konpainian

Uda garaiko oporraldia kirolera edo jarduera fisikora bideratu dituen herritarrekin jarraituz, oraingo honetan Ander Zabaletaren kasua dakargu. Pasaden asteko bikoteak bezalaxe, bizikleta lagun hartuta, kasu honetan Atlantikoko kostaldean barrena ibili da oñatiarra. Zabaletak, Portugal eta Galizia aldean bizi izandakoak kontatu zituen atzo Oñati Irratian.

 

Era honetako bidaietan eskarmentu handia duen kirolaria da Ander Zabaleta. 18 urte zituela hasi zen bizikletaren konpainian bidaiatzen. Dagoeneko, dozena erditik gora bidaia egin ditu munduan barrena eta azkena abuztua amaieran osatu zuen.

 

Pasaden urtetik, lagun baten bitartez ezagutu zuen Lisboatik Fisterrarako bidaia Anderrek. "Ezagun bat izan zen ibilbide hori egiten iazko udan eta interesa piztu zitzaidan hasierako momentutik. Horregaitik erabaki nuen aurten bidaia hau egitea". Orokorrean oso esperientzia aberasgarria izan dela ere aitortu zuen atzoko elkarrizketan Zabaletak: "Ez dut inongo arazorik izan eta gora-behera txikiak egon diren arren, ibilbidea oso ondo gauzatzeko aukera izan dut".

 

Abenturazale bakartia

Anderren kasua berezia da. Izan ere, azken urteotan bidaia gehienak bakarrik egin ditu. "Bakarrik oso gustora ibiltzen naiz. Norberak bere buruaren konpainia dauka eta nolakoak garen ezagutzeko oso baliogarria izaten da". Dena den etapa ezberdinetan zehar, bera bezala bakarrik edo taldean zebiltzan txirrindulariekin ere egoteko aukera izan duela adierazi zuen.

 

Abuztuaren 21etik 31ra bitartean, osatu zituen Lisboa eta Fisterre aldentzen dituen 1000 kilometro paseak. Dagoeneko, datorren urterako bidaia nundik nora egingo duen ere pentsatzen hasia dela onartu zuen. Eta zalantzarik gabe, era honetako bidaiak gomendatuko zituen galdetuta, baiezko irmo batekin erantzun zuen. "Oso bidaia gomendagarriak dira eta batenbatek, egin ditudan bidaietako informazio, plano...edo dena delakoak nahi baditu, ni prest nago guztia partekatzeko".

 

Zabaletarekin egindako elkarrizketa entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Ander Zabaleta, Galiziara iritsi berritan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.