Besteak

Besteak
2014-09-16 11:38:14
Instalazioa estaltzeko obrak datozen egunetan hasiko dira
Kiroldegiko tenis pistak itxita egongo dira urte amaiera arte

Zubikoa kiroldegiko tenis pista nagusia estaltzeko lanak abian dira. Atzo bertan izan zuten obra eta kiroldegiko arduradunek azken bilera eta jakinarazi digutenez, datozen orduetan hasiko dira aipaturiko lanak.

 

Kiroldegiko beheko tenis pista da estaliko dena. Uhin formako estalkia egingo da eta honek, tenis pista ez ezik, ikusleentzako harmaila ere babestuko du. Estalkiak, argi naturala sartzen uzten duten panelak izango ditu sabaian. Tenis pistaren gainean 7 metroko altuera hartuko du eta ondorioz, edozein lehiaketa ofizial jokatzeko aukera emango du.

 

Baina obrak egiten diren bitartean, bi tenis pistak itxita mantenduko dira. Horrek, urtero iraila-urria garai honetan jokatzen den Mikel Deuna tenis txapelketan eragingo du, aurten ez baita jokatuko.

 

Tenis pista estaltzeko lanok, udaberrian egin nahi ziren arren, esleipen prozesuan izan ziren errenuntziek eta uda kanpainak, udazkenera atzeratzea eragin dute. Datorren orduetan hasiko dira lanak eta okerrik ezean, abendurako amaitzea espero da. Lanak, Proviser Iberica S.L. enpresa errioxarrak egingo ditu 230 mila euroren truke. Aurrekontu honi BEZ-a gehitu beharko zaio.

Tenis pistak itxita egongo dira urte amaiera arte. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.