Irailaren etorrerarekin batera, Zubikoa kiroldegiak bere ohiko funtzionamendua hartuko du datozen hileotan. Udako ordutegia atzean utzi eta gaur goizean goizetik, ekaina erdira bitartean, neguko ordutegian egongo dira zabalik kiroldegiko instalakuntza guztiak.
Ikasturte berriarekin batera, Zubikoa kiroldegiak ordutegi berria estreinatu berri du gaur goizean. Aurrerantzean, 07:30etik 21:30era (etenik gabe) egongo da zabalik astegunetan. Larunbatetan, 09:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 19:30etara eta igande eta jaiegunetan 09:00-13:30.
Jai egunei dagokienean, epe motzera hauetxek izango dira kiroldegia itxita egongo diren egunak: Irailak 29 eta 30 (Mikel Deunaren Eguna eta bixamona) eta urriak 4-5-6 (Herri eguna, Errosaixo eguna, Errosaixo bixamona).