Igeriketa

Igeriketa
2014-09-01 10:56:20
Alcalá herriko Trabesiaren lehen edizioa izan zen
Xabier Gordoa irabazle, Alcaláko (Tenerife) igeriketa zeharkaldian

Udako jai egunak Tenerife aldean eman ditu Xabier Gordoa igerilariak. Bertako Alcalá herriko jaien barnean, igeriketa zeharkaldia antolatu zuten aurrenekoz abuztuaren 17an eta lehian irten ziren 103 igerilarien artean, oñatiarra izan zen azkarrena.

 

Alcalá herriko lehen igeriketa zeharkaldia arrakasta handiarekin ospatu zen, pasaden abuztuaren 17an. Herriko jaietako egitarauaren barruan zegoen kirol probak, 1500 metroko ibilbidea aurkezten zuen. La Jaquita eta Alcalá bertako hondartzen artean lehiatu zen zeharkaldia. Guztira 103 igerilarik eman zuten izena proban eta guztien harridurarako penintsulatik, Oñatitik, bertaratuako kirolari gazte batentzat izan zen garaipena.

 

Xabier Gordoa oñatiarrak, lehia ederra mantendu zuen Andrea Demaestri eta Nicolas Müller igerilariekin baina azken metroetan erakutsitako indarrak garaipen estua eman zion txantxikuarrari. Gordoak 16:24 osatu zituen, kilometro eta bostehun metroak. Hiru segundu eskasetara iritsi zen bigarren Andrea Demaestri (16:27) eta podiuma osatzen, Nicolas Müller izan zen hirugarren igerilari onena (16:38).

 

Probaren lehen edizioak ikusmin handia piztu zuen herritarrengan. Ikusle ugari batu ziren itsas ertzera eta hori gutxi balitz, Tenerifeko telebistak zuzenean eskaini zuen proba guztia internet bitartez.

Xabier Gordoa Tenerifen, podiumeko lehen postuan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.