Eskubaloia

Eskubaloia
2014-09-01 10:43:05
Bigarren partidan, lehiako jokalari onenaren saria eskuratu zuen
Alaitz Lazkanoiturburu bikain, Espainiako selekzioaz jokaturiko lagunartekoetan

2000. urteko belaunaldiko kirolariekin jarraituz, Aloña Mendiko eskubaloi sailak, nazioarteko txapelketa batean ordezkaritza izan zuen uztaila amaieran. Alaitz Lazkanoiturburu oñatiarrak, hiru lagunarteko jokatu baitzituen Finlandian, Espainiako infantil mailako selekzioarekin. Hiru partidak irabazi eta bigarren lehiako jokalari onenaren (MVP) saria ere irabazi zuen. Esperientzia ahaztezina izan dela aitortu digu Lazkanoiturburuk.

 

Finlandiako hegoaldean kokaturiko Esboko hiriak, maila ezberdinetako nazioarteko hainbat lagunarteko hartu zituen Uztailaren 25etik 27rako asteburuan. Finlandia eta Espainiako selekzioak izan ziren nor baino nor jubenil, promesa eta infantil mailetan. Alaitz Lazkanoiturburu oñatiarrak, infantil mailako taldean murgilduta, txapelketa bikaina jolastu zuen.

 

Hirutik hiru garaipen

Hiru egunetan, beste hainbeste partida jokatu zituen Alaitzek. Partida guztietan Finlandiako selekzioa baino gehiago izan ziren eta lagunarteko guztiak irabazi zituen Espainiak. Lehen egunean, Finlandia hegoaldeko selekzioa 11-33 markagailuaz menperatu zuten eta Alaitzek 3 gol sartu zituen.

 

Bigarren egunean, Finlandia iparraldea izan zuten aurkari eta Espainiarrak 18-25 nagusitu ziren, Alaitzek gol bakarra egin zuelarik. Azken norgehiagoka, teorian konplexuena zen. Izan ere, Finlandiako infantil mailako lehen selekzioaren aurka jokatu beharra izan zuten. Hemen ere, Espainiarrak gehiago izan ziren eta azkenean 20-28 markagailuarekin irabazi zuten azken lagunartekoa. Alaitzek bi gol egin zituen azken partida honetan.

 

Bigarren egunean, MVP

Partida guztietan jokatu zuen Lazkanoiturburuk. Orokorrean, jokalari guztiek izan zituzten minutuak eta hautatzaileak emandako aukera ondo baino hobeto baliatu zuen oñatiarrak. Guztira sei gol sartu zituen txapelketan eta bereziki bigarren egunean egindako lanarekin gelditzen da Lazkanoiturburu.

 

“Kasualitatez gol gutxien sartu nuen partida izan zen (1), baina oso gustora gelditu nintzen erasoan eta baita defentsan egindako lanarekin. Uste baino maila hobea eman nuen. Hala ere, partida amaieran jasotako sariak sorpresaz harrapatu zuela onartu zuen. Partida amaituta, lehiako jokalari onenaren saria eman zidaten eta momentu hunkigarria izan zen”.

 

Orain, Finlandiako esperientzia atzean utzita, erronka berria izango du Alaitzek denboraldi honetan. Izan ere, infantil maila utzi eta kadete mailako jokalaria izango baita aurrerantzean.

Alaitz Lazkanoiturburu Finlandian, penalti jaurtiketa egiteko prest.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.