Besteak

Besteak
2014-07-24 16:16:22
Ikasturteko balorazioa egindute Udal, kiroldegi eta Aloña Mendiko ordezkariek irratian
Eguneroko errutinatik aldendu eta oporretan ondo pasatzeko eskaera eginez, agurtu dute denboraldia herriko kirol eragile nagusiek

Eguerdian amaitu du Oñati Irratiak aurtengo ikasturtea. Eta denboraldiko azken kirol saioko gonbidatuak, herriko kirol eragile nagusien ordezkariak izan dira. Oier Irizar (Udala), Oskar Carrascal (Zubikoa kiroldegia) eta Anton Inzak (Aloña Mendi) denboraldiko balorazioa egiteaz gain, herriko kirolari guztiei oporraldi eder bat pasatzeko eskaera egin diete.

 

Irailean hasitako irrati denboraldiak gaur eguerdian osatu du ikasturteko azken kirolen txokoa. Abuztuko oporrak ate-joka dauden honetan, denboraldiko balantze bat egin nahi izan dute Oñati Irratian. Horretarako, herri mailako kirol eragile garrantzitsuenen iritziaren bila jo dute. Udaleko kirol batzordea, Zubikoa kiroldegia eta Aloña Mendi kirol elkartea. Erakunde bakoitzeko ordezkariek, denboraldiko balorazio bat egin nahi izan dute. Oier Irizar, Oskar Carrascal eta Anton Inza bat etorri dira denboraldia oso ona izan dela aitortzerakoan. Herriko kirol maila eta eskaintzak mantendu, eta kasu batzuetan, igo ere egin direla onartu dute hirurek:

 

 

Errutinatik aldendu eta ondo pasatu

Urteko balorazioa egiteaz gain, Irizar, Carrascal eta Inzak oporraldi on bat desiatu nahi izan diete herriko kirolari zein kirol munduan mugitzen diren guztiei. Denboraldian zehar lan asko egiten dutela aitortuz, abuztuan, eguneroko errutinatik aldendu eta oporretan ondo pasatzeko eskaera eginez agurtu dira. Irailean pilak ondo beteta, ikasturte berri bati gogotsu ekiteko bueltatuko dira guztiak.

 

Irizar, Carrascal eta Inza.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.