Igeriketa

Igeriketa
2014-07-22 18:49:37
Igerilari oñatiarraren lehen garaipena izan da
Iban Ojea garaile, Errioxako El Rasillo igeriketa zeharkaldian

Oñatiko igerilariek zeresana ematen jarraitzen dute han hemenka ospatzen ari diren udako igeriketa zeharkaldietan. Oraingo honetan, Iban Ojea Txantxiku igeriketa taldeko igerilaria izan da, protagonista. Larunbatean Errioxako El Rasillo herrian jokatu zen igeriketa zeharkaldia irabazi zuen.

 

Actual Sport Gestion enpresak, Rioja Triatlón eta Errioxako igeriketa federakuntzaren laguntzarekin, El Rasilloko igeriketa zeharkaldiaren bigarren edizioa antolatu zuen larunbatean. Maila eta distantzia ezberdinetako lasterketak egon ziren eta Iban Ojeak, proba nagusian parte hartu zuen.

 

2500 metroko proba izan zen. Guztira 60 bat igerilarik eman zuten izena proba nagusian. Probako lehen unetik lasterketa buruan kokatu zen oñatiarra. Metroek aurrera egin ahala, erritmoa bizitzen joan zen eta inor ez zen kapaza izan txantxiku igeriketa taldeko igerilariaren erritmoa jarraitzeko. Ojeak 29:53 osatu zituen 2,5 kilometroak. Javier Vega (30:42) izan zen bigarrena eta hirugarren postua, Roy Colsonentzat (31:02) izan zen. Igerilari oñatiarrak OK Magazineari jakinarazi dionez, oso gustora gelditu zen egindako lanarekin. Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Getaria Zarautz, igandean

El Rasilloko igeriketa zeharkaldi hori baina, ez da asteburuko trabesia bakarra izan. Igande goizean Getariatik Zarautzerako proba entzutetsua jokatu zuen eta hemen ere izena eman zuten 1800 igerilarien artean, hainbat Oñatiar izan ziren. Guztien denborak eta sailkapen ofizialak kontsultatu nahi izatera, sakatu [hemen].

Iban Ojea Errioxako podiumean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.