Triatloia

Triatloia
2014-07-16 18:26:51
IAZ BEZALA, AURTEN ERE, BI OÑATIAR IZAN DIRA PROBAN
Argider Isasti eta Javier Celaya finisher, Gasteizeko Ironmanean

Igande goizean, Gasteizeko ironman lasterketaren bigarren edizioa jokatu zen. Aurreko urteko arrakasta ikusirik, Arabako hiriburuak bigarrengoz ekarri zuen Gasteiza kirol munduan dagoen probarik gogorrenetarikoa. 3,8 km. igerian, 180 km. bizikletan eta  42,195 km. korrika. Izena eman zuten 1159 triatleten artean, bi Oñatiar izan genituen; Argider Isasti eta Javier Celaya.

 

Goizeko 8etan eman zitzaion hasiera probari Landako urtegian. Irteera mailakatuak izan ziren eta adin tartearen arabera, 5 minutuko tartearekin irtetzen ziren kirolariak. Iaz bezala, jendetza kopuru handia bildu zen proba ikusi eta triatletak aupatzera.

 

Bigarren sektorean, bizikleta hartu eta Landa eta Gasteizen zehar, 180 kilometro osatu zituzten. Zirkuitu bati hiru itzuli eman behar izan zizkioten triatletek. Gora behera handiko zirkuitu konplexua da Gasteizkoa. Azkarra, baina era berean gogorra ere bai; indarrak ondo neurtzen dakien kirolarientzat eginikoa.

 

Bizikletako amaituta, azken trantsizio puntua hiriaren erdigunean kokatua zegoen. Bertan bizikleta utzi eta maratoi bat -42,195 km.- osatu behar izan zuten guztiek. Ordurako kirolarien aurpegietan neke handia somatzen zen. Gehienek, 7 ordutik gora zeramatzaten lasterketan. Hori horrela, bakoitzak bere helburuarekin, baina ikusgarria izan zen triatletek erakutsitako adorea. Gizonezkoetan, Alejandro Santamaría (8:28:58) izan zen azkarrena eta emakuzmezkoen artean onena, Brooke Brown kanadarra (9:51:01) izan ziren.

 

Aurten ere, Oñatiko herriak bi ordezkari izan zituen lasteketan.  Argider Isastik 10:11:06 amaitu zuen ironmana. Bere partzialak hauek izan ziren. Igerian (1:11:34), bizikletan (5:13:23) eta korrika (3:40:30).

 

Javier Celayaren kasu hunkigarria

Argider Isastirekin batera, Gasteizen bizi den Javier Celaya txantxikuarrak ere, parte hartu zuen igandeko Ironmanean. Celayarentzat oso proba berezia izan zen. Oso ondo ezagutzen du hiriburua, bertan entrenatzen baitu. Baina atzetik, historio benetan hunkigarria dago bigarren kasu honetan.

 

Iazko ekainean istripu larri bat izan zuen, bizikletan entrenatzen ari zela eta urte oso gogorra pasa duen arren, igandean garbi erakutsi zuen guztiz errekuperatuta dagoela. Celayak 11:50:18 amaitu zuen ironmana. Bere partzialak hauek izan ziren. Igerian (1:18:57), bizikletan (7:21:35) eta korrika (3:56:06).

Argider Isasti, korrikako azken partzialean. Argazkia: Felix Sanchez.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.