Igeriketa

Igeriketa
2014-07-02 11:05:31
Gipuzkoako eta Espainiako txapelketetan 10 domina irabazi dituzte
Aloña Mendiko igerilariak denboraldi amaiera bikaina burutzen ari dira

Aloña Mendiko igerilariak, denboraldiko azken txanpan murgilduta daude. Azken asteetan, txapelketa garrantzitsuetan lehiatzen ari dira eta lortu dituzten emaitzak, aipatzeko modukoak izan dira. Esaterako, duela 15 egun Josune Odriozolak 5 domina eskuratu zituen Murtzian jokaturiko Espainiako txapelketa egokituan. Pasaden asteburuan berriz, Eric Ugarte eta Nerea Diazek beste hainbat domina irabazi zituzten Tolosan jokaturiko Gipuzkoako txapelketan.

 

Gipuzkoako igeriketa txapelketak lehiatu ziren pasaden asteburuan, Tolosako Usabal kiroldegian. Aurreko asteetako emaitzak kontutan harturik, Aloña Mendiko igerilariak zalantza batzukin joan ziren txapelketara baina zorionez, bertan egin zuten lana oso ona izan dela esan daiteke.

 

Gizonezkoen arten, Eric Ugarte izan zen protagonista nagusia. Urrezko domina lortu zuen 50 libreetan (25.79) eta zilarrezkoa 100 libreetan (56.09). Azken honetan gainera, Espainiako txapelketako minimatik 21 ehunekora gelditu zen. Gainontzekoen kasuan, dominarik lortu ez ziren arren, kontutan hartzeko emaitzak lortu ziren. Hobekuntza nabaria izan baitzen estilo eta distantzia guztietan.

 

Emakumezkoen artean berriz, aipagarriena Nerea Diaz izan zen. Urrezko domina eskuratu zuen 100 m. bizkar erakoan (1.09.30) eta zilarrezkoa 200 m.estilo (2.39.87) eta brontzezkoa 100 m. libreetan (1.04.26). Emakumezko nagusienen emaitzak ere oso onak izan zirela aitortu digu Xabier Infante entrenatzaileak. Gehientsuenak beraien markak hobetzea lortu baitzuten. Taldekako sailkapenean berriz, Aloña Mendi 7. talderik onena izan zen Gipuzkoako txapelketan.

 

Asteburu honetan, absoluto eta junior mailako Euskadiko txapelketa jokatuko da Mendizorrotzan (Gasteiz). Aloña Mendik sei ordezkari eramango ditu bertara: Xabier Urbina, Nerea Elorza, Nerea Uriarte, Nagore Redin, Asier Ibabe eta Aitor Diaz.

 

Josune Odriozolak, 5 domina Espainiakoan

Bestalde Josune Odriozolak, bost domina irabazi zituen ekainaren 14-15ean Murtzian jokatutako Espainiako igeriketa egokituko txapelketan absolutoan. Josunek urrezko hiru domina lortu zituen 200 libreetan (2.27.82), 200 Bizkarrean (2.58.67) eta 400 libreetan (5.11.99). Eta zilarrezko bi, 50 Tximeletan (37.99) eta 100 Bizkarrean (1.22.26).

 

Josune oso gustura gelditu zen Murtzian egindako lanarekin eta hurrengo hilean Eindhovenen (Holanda) jokatuko diren Europako txapelketetara joateko itxaropena ez du galdu oraindik.

Ugarte, Diaz eta Odriozola igerilariak.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.