Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-06-24 09:58:35
7 garaipen lortu dituzte aurtengo ikasturtean
Denboraldi bikaina burutu dute Aloña Mendiko txirrindulari eskolako ziklistek

Pasaden larunbatean, Aloña Mendiko txirrindulari eskolak amaitutzat eman zuen 2013/2014 denboraldia. Saileko arduradunen esanetan, ziklista gaztexoek asko ikasi dute eta hori da maila hauetako helburu nagusia. Hala ere, ikasteko eta aurrera egiteko erakutsi duten nahiari esker, oso emaitza onak lortu dituzte ikasturtean zehar.

 

Aloña Mendiko txirrindulari gaztetxoenak, aurreneko postuetan ibili dira lasterketa gehienetan. Horren erakusle dira urtean lorturiko emaitza esanguratsuak. 7 garaipen, 10 bigarren postu eta 8 hirugarren postu lortu dituzte ziklista txantxikuarrek. Denboraldia agurtzeko egin diren azken bi probetan adibidez, emaitza benetan esanguratsuak lortu dituzte. Urretxun, bigarren postu bat lortu zen infantil mailan eta alebinen podium osoa, oñatiarrez josia egon zen. Pasaden larunbatean berriz, Aramaion jokaturiko proban ere, Urretxuko emaitza berberak lortzeaz gain, alebin mailako lehen lau sailkatuak oñatiarrak izan ziren.

 

Aloña Mendiko txirrindularitza sailetik adierazi digutenez, oso denboraldi polita izan da eta txirrindulari zein guraso guztiek ondo merezitako oporrak hartuko dituzte datorren denboraldirarte.

 

Ekaitz Txintxurreta hirugarren, Agurainen

Bestalde, Aloña Mendiko kadete mailako txirrindulariek podiumetik jeitsi gabe jarraitzen dute beste aste batez. Azken asteetan Xabier Murgiondok foku guztiak hartu baditu ere, igande honetan Ekaitz Txintxurreta izan da podiumera igo den oñatiarra. 51,8 km Aguraineko lasterketan, hirugarren postuan helmugaratu zen.

Alebin mailako txirrindulariak, Urretxuko podiumean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.