Atletismoa

Atletismoa
2014-06-23 16:27:59
Azken 500 metrotan eginiko erritmo aldaketari esker, gailendu zen Donostiarra
Imanol Cruz azkarrena, Oñatiko XII. Herri lasterketan

Imanol Cruz donostiarra izan zen onena, beroa eta hezetasuna protagonista izan ziren Oñatiko Herri lasterketan. Tenperatura altuek, korrikalarien lana dexente konplikatu zuen eta azken metroetara indartsuen iritsi zen atletarentzat izan zen garaipena. Naparreneko kantoitik helmugarako zuzengunean, azken erritmo aldaketa egin eta Antonio Casado atzean utzi zuen Cruzek. Azkenean 31:54 kronoa eginez, gailendu zen Foruen Enparantzako helmuga puntuan.

 

Dagoeneko, tradizio bilakatu den Oñatiko Nazioarteko Herri Lasterketak bere XII. edizioa ospatu zuen larunbat arratsaldean. Herriko parte zaharraren inguruan markaturiko zirkuitu zigi-zagatsuari, zazpi itzuli eta erdi eman behar izan zioten lasterketan irten ziren 18 korrikalariek. Hezetasuna eta tenperatura oso handiak (28º) ziren arren, lehen metroetatik oso erritmo altuan hasi zen lasterketa. Hossain Kaanache izan zen lehen itzuli horietan erritmoa ezarri zuen korrikalaria.

 

Probak aurrera egin ahala, baldintza klimatologiko eta erritmo jasanezin horren ondorioz, hainbat lasterkarik proba utzi behar izan zuten. Hossain Kaanache, Endika Donnay, Tasio Gomezek...ezin izan zuten proba amaitu. Lasterketa erdirako, laukote bat jarri zen probaren buruan. Casado, Cruz, Revuelta eta Dabid Garciak elkarrekin egin zituzten hainbat itzuli, lasterketa buruan. Hala ere, azken bi itzulietarako Garcia eta Revueltak erritmoa jeitsi behar izan zuten. Aurtengo garailea sprint ikusgarri batean erabakiko zela zirudienean, Imanol Cruz donostiarrak oso amaiera ona duela erakutsi zuen. Kale Barrian behera erritmo aldaketa itzela egin, eta bakar-bakarrik iritsi baitzen helmuga puntura. Bere atzetik iritsi ziren, Antonio Cruz Naparra eta Alberto Revuelta Elgoibartarra bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.

 

Sergio Garcia, bikain

Aurtengo edizioan parte hartu zuen oñatiar bakarrak, lasterketa bikaina osatu zuen. Lehen itzulietan, azken postuetan ikusi bagenuen ere, kilometroek aurrera egin ahala, erritmoa handitu eta azkenean laugarren postuan amaitu zuen Sergio Garciak, podiumetik 46 segundutara. Lasterketako sailkapen ofizialak hemen.

 

Azken urteetan gertatu den bezala, aurtengo Oñatiko Herri lasterketak ere ikusmin handia piztu zuen herriko atletismo zaleen artean. Herritarrak ez ezik, inguruko herrietako hainbat kirolari ezagun ere ikusi ziren zaleen artean. Aipatu beharra dago, Oñatikoa Espainiako Federakuntzak homologatutako zirkuitu urbano bakarra dela Euskal Herrian.

Korrikalarien tropela. Argazkia: Natxo Santos.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.