Atletismoa

Atletismoa
2013-03-21 14:32:02
Europako beterano mailako atletismo txapelketek aurrera jarraitzen dute
Juan Carlos Ugarte seigarren 3000 m. martxan

Atzo aipatu genuen bezala, asteartetik igandera bitartean, Donostiako hiriburua beterano mailako Europako atletismo txapelketak hartzen ari da. Europa mailan dauden atleta beteranorik onenak ikusteko aukera ematen duen txapelketa da eta tartean, zorionez, hemen ere oñatiko herriak eramango duen ordezkaritza ez da makala izango.

 

Lau izango dira guztira txapelketan arituko diren oñatiarrak. Marisol Ramos, Ramon Varela, Jose Luis Garcia eta Juan Carlos Ugarte. Azken honekin hitz egiteko aukera izan genuen atzo arratsaldean. Pasaden asteartean Marisol eta Jose Luisen lasterketa ikusten izan zen eta gaur eguerdian 3000 m. pista estaliko martxa lasterketan parte hartu du, meritu handiko seigarren postua lortuz. Hemen gaur goizeko lastekertako emaitza.

 

Orain artekoaz eta igandera bitartean gelditzen diren prueba eta helburuetaz mintzatu ginen Ugarterekin. Hemen daukazue elkarrizketa entzungai:

 

Juan Carlos Ugarte martxa lasterketa batean. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.