Triatloia

Triatloia
2014-06-09 14:24:32
Denboraldiko lehen podiuma izan da Ugarterentzat
Mikel Ugarte hirugarren, Santurtziko triatloian

Mikel Ugarte oñatiarrak lasterketa bikaina osatu zuen atzo Santurtziko II. triatloian. Kirol honetan urte gutxi daramatza Ugartek, baina emaitza oso politak lortu ditzakeela erakusten ari da azken bi denboraldietan. Iaz dagoeneko podiuma behin baino gehiagotan zapaldu zuen eta aurten, berriz ere pribilegio handiko postu horietako bat eskuratu zuen atzo goizean; hirugarren postua.

 

Sprint distantzian lehiatu zen atzoko proba. 750m igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin behar izan zuten guztiek. Izena eman zuten 142 partehartzaileen artean, eguneko triatletarik azkarrena Peter Kerr Australiarra (00:58:24) izan zen. Emakumezkoetan berriz, garaipena Pili Bodegas donostiarrarentzat (1:07:19) izan zen. Aurrez aipatu bezala, Oñati Triatloiko taldeko triatletarik onena, Mikel Ugarte izan zen. Sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu zuen (1:00:24). Sailkapen ofizialak hemen.

 

Taldeka, Yepá Triatloi talde donostiarra emakumezkoetan eta Ezkerraldea Triatloi talde barakaldoarra gizonezkoetan izan ziren onenak. Santurtzikoa, Euskadin jokatu den zirkuituko laugarren proba puntuagarria izan da. Asteburu honetan Zarautzeko triatloia ospatuko da.

 

Mikel Ugarte, Santurtziko helmugan lehen bi sailkatuekin. Argazkia: Triatloi.org

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.