Atletismoa

Atletismoa
2014-05-19 10:40:16
Ruben Lanz garailearen denbora berdinean sartu zen helmugan
Sergio Garcia bigarren, Otala Zelaiko kross herrikoian

Otala Zelaiko kross herrikoiak edizio berri bat bete zuen atzo goizean. Giro eguzkitsua lagun, jende ugari bildu zen txapelketan parte hartu eta kirolariak animatzera. Antolakuntzak markaturiko zortzi kilometroko ibilbidea osatzen azkarrenak Ruben Lanz eta Sergio Garcia izan ziren. Legazpiarra eta Oñatiarra, helmugara eskutik helduta iritsi baziren ere, azkenean garaipena Lanzentzat izan zen.

 

78 lasterkari bildu zituen orotara Otala Zelaiko lasterketak atzokoan. Horietatik 18 partehartzailek, bikoteka egin zituzten antolakuntzak markaturiko zortzi kilometro pasatxoak. Parte hartzaile guztien artean azkarrenak, Ruben Lanz eta Sergio Garcia oñatiarra izan ziren. Bi lasterkariek metro batzuetako abanataila hartu zuten azken metroetan eta bakarrik iritsi ziren helmuga puntura. Azkenean garaipena Lanz Legazpiarrarentzat izan zen (00:27:22). Denbora berdinean iritsi zen Sergio Garcia txantxikuarra eta podiuma osatu zuen hirugarren lasterkaria, Asier Agirre (00:27:35) Durangarra izan zen.

 

Emamukezkoetan berriz, Cristina Loeda Eibartarraren nagusitasuna handia izan zen. 00:33:11 denborarekin gurutzatu zuen helmuga. Bigarren sailkatua, bi minututik gorako atzerapenaz iritsi zen; Raquel Alonso (00:35:22). Eta podiumeko hirugarrena, Idoia Velez (00:38:51) izan zen.

 

Hainbat lasterketa

Otala Zelaiko herri krossak hainbat lasterketa ditu bere egitarauan. Aurrez aipaturiko lasterketa nagusiaz gain, goizean goizetik gaztetxoenentzako lasterketak eta kirol egokiturako lasterketak ere lehiatu baitziren. Bi lasterketa hauen artean, beste 200 bat lagun batu ziren Joseba Mardoren oroimenezko egun berezi honetan.

 

Lasterketako sailkapen ofizialak hemen.

Sergio Garcia eta Ruben Sanz, helmugan elkarrekin. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.