Igeriketa

Igeriketa
2014-05-12 10:56:42
Lau domina irabazi dituzte Xabier Urbina eta Nerea Diazek Tarbeseko Meetingean

Aloña Mendiko igerilariak, txapelketa garrantzitsuak lehiatzen izan dira asteburu honetan. Josune Odriozola Torreviejan izan da federazioko kideekin entrenatu eta Comunitat Valenciako txapelketan parte hartzen eta Nerea Diaz eta Xabier Urbina berriz, Tarbeseko (Frantzia) Nazioarteko Meetingean parte hartu dute. Azken hauek, oso txapelketa ona burutu dute eta lau domina eskuratuta itzuli dira Oñati aldera.

 

Gipuzkoa eta Euskal Herri mailako txapelketetatik haratago, Aloña Mendiko igerilariak emaitza oso onak lortzeko gai direla erakusten ari dira azkenaldian. Azken adibidea, Tarbeseko Nazioarteko Meetingetik datorkigu. Xabier Urbina eta Nerea Diaz, kadete eta infantil mailako igerilariak Gipuzkoako Selekzioa ordezkari gisa, Nazioarteko txapelketa honetan parte hartzeko aukera izan dute asteburuan.

 

Lau domina

Urbina eta Diazek maila oso ona erakutsi zuten parte harturiko proba ezberdinetan. Lehenak zilarrezko domina bana eskuratu zituen 50 bizkar eta 4x100 estiloetan. Diazek berriz, urrezko domina eskuratu zuen 100 bizkarrean eta zilarrezkoa 50eko proban. Bestelakoan hauetxek izan dira bi igerilariek asteburuan lorturiko marka eta postuak:

 

Xabier Urbina (1997)

50 m. bizkar: 29.71 (2. postua)

100 m. bizkar: 01.04.71 (4. postua)

200 m. bizkar: 02.25.44

4x100 m. estiloak: (2. postua)

 

Nerea Diaz (2000)

50 m.bizkar: 33.18 (2. postua)

100 m.bizkar: 1.11.23 (1. postua)

200 m estiloak : 02.47.31

Urbina eta Diaz, podiumean dominekin. Argazkia: Aloña Mendi Igeriketa.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.