Mendia

Mendia
2014-04-29 11:45:00
Hirugarren postua lortu zuen Igandean Malagan
Iban Letamendi Espainiako mendi lasterketen kopako lider berria da

Iban Letamendi lasterkariak marka guztiak hautsiz jarraitzen du. Igande goizean mendi lasterketen Espainiako kopako bigarren proba puntuagarrian parte hartu zuen Alhaurin el Grande (Malaga) herrian. Hirugarren postuan helmugaratu zen oñatiarra lasterketan eta orain arte lorturiko emaitzei esker, Espainiako kopako lider berria da oñatiarra.

 

Lasterketa bikaina osatu zuen igandean Letamendik Malagan. Lehen kilometroetatik, faborito nagusien tropelean kokatu zen eta lasterketak aurrera egin ahala, garbi gelditu zen garaipenetik hurbil ibiliko zela oraingoan ere. Lehia oso polita mantendu zuen gerora irabazle izan zen Ivan Ortiz, Alfredo Gil eta Zaid Ait lasterkariekin. 30 kilometrotako lasterketa gogorra izanik, azken kilometroetara ondo iristeko asmoarekin irten zen oñatiarra. Momentu askotan bigarren postu birtuala izan zuen eskuetan, baina amaierako maldetan, Alfredo Gil lasterkariak aurrea hartu zion eta azkenean, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen Ibanek. Lasterketako sailkapen ofizialak hemen.

 

Espainiako kopako lider berria

Orain arte Espainiako kopako bi proba puntuagarri jokatu dira. Bietan ere, Letamendi hirugarren postuan iritsi da helmugara. Martxoaren 16an Aiguafredan, eta igandean Alhaurin el Granden postu berbera errepikatu zuen. Erregulartasun honi esker mendi lasterketen Espainiako kopako lider berria da.  Letamendik 156 puntu ditu, Alfredo Gil dago bigarren 152 punturekin eta Dani Tristany da hirugarren sailkatua 140 punturekin. 

 

Bi proba hauek jokatu ondoren, Letamendiren hurrengo helburua Zegama-Aizkorri lasterketa izango da. Hala ere, aipatu, Espainiako kopako lidertza mantentzea izango dela urteko bere erronkarik nagusiena. Kopako hirugarren proba, Vilaller-en (Lleida) jokatuko da ekainaren 15ean. Laugarrena, Zumaian uztailaren 3an eta azkena, Lanzaroten urriaren 11an.

 

Atzo protagonistarekin hitz egiteko aukera izan zuen OK Magazineak eta horrela baloratu zituen igandeko emaitza eta kopako lidertza:

 

Letamendi, Espainiako kopako liderraren elastikoarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.