Duatloia

Duatloia
2013-03-19 12:02:29
Oñatiar azkarrena Xabier Luis izan da
Oiartzabal eta Martinez irabazle

Pasaden larunbat honetan, Oñatiko duatloia ospatu da Oñatiko Triatloi Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik. Beste edizioetan bezala, distantzia motzean (10km-40km-5km) lastertu da. Duatloi honen hogeitabigarren edizio hau 2013ko Euskal Herriko duatloi zirkuiturako zazpigarren proba puntuagarria izan da eta orokorrean balorazio positiboa egin dute antolakuntza taldekoek.

 

Irabazleak, Lourdes Oiartzabal (Antxintxika T.T.) gipuzkoarra 2:20:13ekin eta Felix Javier Martinez (A.D.T. Camargo) kantabriarra 1:53:55, izan dira.

 

Taldeka, K0 Triatloi Taldea talde gasteiztarra emakumezkoetan eta Triatlón Santander talde kantabriarra gizonezkoetan izan dira irabazle. Oñatiarren artean berriz, azkarrena Xabier Luis (Antxintxika T.T.) izan da, 2:01:48 denborarekin.

 

Sailkapen guztiak hemen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.