Atletismoa

Atletismoa
2014-04-14 12:03:08
AURTEN 30.000 PARTE HARTZERAINO ZABALDUKO DUTE KUPOA
Gaur zabaldu da B/SS lasterketarako izen ematea

2014ko azaroaren 9an Behobia-Donostia oinezko lasterketaren urrezko ezteiak (50. edizioa) ospatuko da. Aurtengoan ere izen-ematea handituko egin dute antolatzaileek 30.000 parte hartzaileraino. Ohiko korrikalarientzako izen ematea gaur bertan zabaldu da.

 

Oraindik zazpi hilabete luze gelditzen diren arren, gaur bertan zabaldu dira 50. Behobia-Donostia lasterketarako izen emateak. Azken lauzpabost urteetako protokoloa jarraituko dute; hau da, lehenengo ohiko korrikalariek izango dute izen ematea egiteko aukera, ondoren promozio bereziak eta patinatzaileak batuko dira, eta azkenik, maiatzaren 7an izen emate orokorra zabalduko dute. Guztira, 30.000 korrikalarirentzako tokia egongo da.

 

Zirkuitu berria

Urrezko ezteiak ospatzeko hainbat berrikuntza izango ditu aurten lasterketak. Hala ere oraindik xehetasun asko eman ez dituzten arren, berritasun nagusia zirkuitu aldaketa izango da. Pasaiako portua eta Lezotik pasa ordez, Errenteria-Orereta eta Pasai Antxotik igaroko dira aurten korrikalariak. Pasaden astean egindako prentsaurrekoan adierazi zutenez, aldaketa "ez da kapritxo bat izango, korrikalari eta herritarren segurtasuna bermatzeko hartutako neurri bat" izan dela adierazi zuten. Zirkuitu berriaren bideoa ikusteko sakatu hemen.

 

1919an sortu zen Behobia-Donostia, eta lehen urte hartatik 1963 bitartean, lasterketa Errenteria-Oreretatik eta Pasai Antxotik igarotzen zen. Ondoren, 2013 arte erabili duten ibilbidea mantendu dute. Orain, berriro ere ibilbide zaharrera itzultzea erabaki dute.

 

Ibilbide aldaketei esker, lasterketak hainbat onura izango ditu. Batetik, 700 metro irabaziko dituzte, beraz, irteera aurreratu egingo dute arazo gutxiago sortzeko, eta lasterketak benetako 20 kilometro izango ditu; bestetik, herrien barnetik denbora gehiago egitean, ibilbidea seguruagoa izango da. Lasterketari buruzko informazio gehiago probako web orrian topatu dezakezue.

Pedro Nimo, iazko garailea, helmugara iristen. Argazkia: Felix Sanchez.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.