Pilota

Pilota
2014-04-14 10:22:25
Manex Urrutia eta Ibon Perez jokalariek osatu zuten bikotea
Aloña Mendi erraz nagusitu zitzaion atzo Legazpiri infantil mailako udaberriko txapelketan

Aloña Mendiko infantil mailako pilotariek partidu borobila jokatu zuten atzo goizean. Manex Urrutia eta Ibon Perez bikoteak, nagusitasun handia erakutsi zuten Legazpiren aurka jokatu zuten norgehiagokan. Partidako lehen tantutik azkenerarte kontrolpean izan zuten lehia oñatiarrek. Azkenean 18-7 emaitzarekin amaitu zen partidua etxekoen alde.

 

Pilota saileko arduradunek adierazi digutenez, erraz irabazi zuten Urrutia eta Perezek. Partidu guztian zehar markagailuan aurretik joan ziren eta aukeratu zuten pilotarekin, min handia egin zieten Legazpiarrei. Gipuzkoako Udaberriko txapelketako partidua izan zen atzokoa. Laut´erdian jokatu zen eta esan beharra dago oñatiarrak oso ondo hasi dutela txapelketa. Izan ere, orain arte jokatu dituzten bi partiduak irabazi dituzte. Orain Aste Santu ostera arte, atsedena hartuko du txapelketak.

 

Partida egunez aldatuta

Aloña Mendiko pilota saileko harrobiko partiduak, ostiral arratsaldetan jokatu ohi dira, baina asteburu honetan Igandean jokatzearen arrazoia, Txantxiku Ikastolaren jaialdia izan zen. Ostiral eta larunbatean zehar pilotalekuko kantxa erabili zuten hainbat jaialdi egiteko eta hori dela eta atzo goizera atzeratu behar izan ziren Pilota saileko partiduak.

Ibon Perez, pilota astintzen. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.