Besteak

Besteak
2014-04-10 09:34:13
Kirol eragile eta herritarrekin gauzatuko da parte-hartze prozesu bidez
Oñatiko Udalak herriko kirol plana abiaraziko du datozen asteotan

Hauteskunde programan agindu bezala, udal taldeak oñatiko kirol plana garatuko du datozen hilabeteetan zehar. Apirila amaieran hasi eta datorren urteko martxorarte, luzatuko da egitasmoa. Azterketa honek ematen dituen emaitzak, herriko etorkizuneko kirol diseinu integrala egiteko erabiliko dira.

 

Aipaturiko plana, parte-hartze prozesu bidez garatuko da eta kirol eragile zein herritarren laguntza eskatuko da berau garatu ahal izateko. Jarduera fisiko eta kirol jarduerarako egitasmoa bat abiaraztea da helburua, azken finean, herriko kirolaren inguruko azterketa sakon bat egin nahi dela, alegia. Astigarragan egoitza duen Kirol Management enpresak egingo ditu lanok. Plan honek, etorkizunera begira, herriko kirol sistema iraunkor eta zentzuzko bat bermatuko duela adierazi zuten arduradunek, pasaden ostiraleko prentsaurrekoan.

 

Bi fase izango ditu

Azterketa sakon hau bi fasetan banatuko da. Batetik, kirol eragileekin (Eskola kirola, jubilatuak, Aloña Mendi…) hitzegin nahi da. Baina era berean, kirola beraien kasa egiten duten herritarren iritzia jasotzea ere oso garrantzitsua dela esan zuen Ainhoa Martin kirol zinegotziak. Bi fase hauek paraleloan egingo dira aurrez aipaturiko parte-hartze prozesu batean oinarrituta.

 

Kirol eragileekin, bilera pertsonalizatuak egingo dituzte eta gainontzeko herritarren parte-hartzea bermatzeko, galdetegi bat prestatzen ari dira. Oraindik galdetegi hori, herritarrei nola iritsiko zaien zehaztu gabe dagoen arren, arduradunek azaldu zutenez, herritar bakoitzari galdetegi bat bidaliko zaio. Egungo analisia eta diagnosia egin ondoren, datorren urte hasieran planaren diseinua abian jarri nahi da.

 

Kirol Zinegotzia Oñati Irratian

Ostiralean prentsaurrekoan aurkeztutako plan honen xehetasun gehiago emateko, Ainhoa Martin kirol zinegotziak Oñati Irratia bisitatu zuen atzo eguerdian. Konkretuki kirolen txokoan izan zen eta egin asmo dutenari buruzko hainbat azalpen eman zituen. Kirola bera ez ezik, jarduera fisikoa kontuan hartuko duen “plan integral bat” izango dela adierazi zuen. Udalarentzat oso plan “garrantzitsua” dela esan ondoren, herritarren parte-hartzeak berebiziko garrantzia izango duela azpimarratuz, agurtu zen batzordeburua.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

Garcia de Kortazar, Carrascal, Martin eta Biain ostiraleko aurkezpenean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.