Mendia

Mendia
2014-04-08 20:01:47
San Donato (Nafarroa) mendizerran zehar murgilduko dira
Urteko laugarren mendi irteera egingo du Aloña Mendik igandean

Aloña Mendiko mendi sailak irteera berria antolatu du igande honetarako. Urteko laugarrena izango da eta San Donato (Nafarroa) inguruetara joango dira. Irteera igandean goizeko 7etan, izango da Postetxe parean. Ibilbidea Lizarragan abiatu, Beriain (1493m.) mendatera igo eta Uharten amaituko da.

 

Lizarragako tunetetik abiatuko da ibilaldia. Ondoren Andia eta Beriain mendikateen arteko bide osoa egingo da. Antolakuntzatik adierazi dutenez, ibilbide nahikoa laua da hasieran. Azkenik, Beriain tontorrean, San Donato eta San Cayetano ermitan geldialdia egin ondoren, jeitsiera gogor batetik, Uharte herrian amaituko da irteera.

 

Izen ematea zabalik ostegunerarte

Guztira 22 km inguru eta 600m-ko gorabehera metatua dauka ibilbideak. Izen ematea ostegunean itxiko da. Interesa duenak, Aloña Mendi tabernan izena eman ahal izango du. Bazkideek 10€, bazkide ez direnek 13€ eta langabetuek 5€ ordaindu beharko dituzte irteeran parte hartu ahal izateko.

Beriain mendia, Altsasutik. Argazkia: Kontzejupetik.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.