Eskubaloia

Eskubaloia
2014-04-08 13:07:37
Oñati Irratian izan ziren atzo taldeko ordezkariak
Igoera faseko lehen partida galdu arren, ilusioz jarraitzen du Izarraitz Aloña Mendik

Izarraitz Aloña Mendi taldeak, ezin izan du igoera faseko lehen partidua garaipen batekin hasi. Bigarren zatian partida irabazteko gauza zirela erakutsi bazuten ere, azkenean Irundarrak 23-28 nagusitu ziren. Oraindik beste lau partidu jokatu beharko ditu taldeak eta Euskal ligara igotzeko aukerak bere horretan mantentzen dira.

 

Oso partidu zaila zen larunbatekoa. Liga erregularretik ezagutzen zuten Irungo Gaztiak taldea, eta urtean lortu dituen zenbakiak ikusirik (22 partidetan, 21 garaipen eta berdinketa bat), garaipena lortzea balentria handia izango zela bazekiten oñatiarrek. Partida ez zen oso ondo hasi, lehen minutuetan kanpotarrek 7 goleko abantaila hartu baitzuten markagailuan. Hala ere, lehen zatiko azken minutuetan Aloñak defentsa gogortu eta atsedenaldira 8-13 atzetik joan ziren markagailuan.

 

Bigarren zati indartsua

Bigarren zatiari indartsu ekin zioten etxekoek. Eskubaloi azkarra jokatuz, estu hartu zuten Irungo taldea. 13-14 hurbildu ziren eta orduan, urduri jartzen hasiak ziren kanpotarrak. Hala ere, jokaldi polemiko bat tarteko Aloñak ezin izan zuen momentu bakar batean ere markagailua berdindu eta ahaleginak egin zituzten arren -19-21 ere gerturatu ziren-, azkenean 23-28 amaitu zen partidua kanpotarren alde. Orain helburua falta diren lau partiduak ondo lehiatzea izango da. Izan ere, igoerako sei taldeetatik lauk lortuko dute finalerdietarako txartela. Bi finalistek Euskal ligarako igoera lortuko dute.

 

Kapitainak eta entrenatzailea irratian

Igoera faseko lehen partidua jokatu ondoren, taldeko hiru kide Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan ziren atzo arratsaldean. Rafa Zulueta, Jose Garcia eta Aitor Aranburuk larunbateko partidari buruz eta orokorrean aurrera begira daukaten helburuei buruz hitz egin zuten. Besteak beste, horrelako partida garrantzitsu bat, kantxa urdinean jokatu beharra izateak eztabaida piztu zuen tertulian zehar.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Izarraitz Aloñako taldea, larunbateko partidua hasi aurretik. Argazkia: Eskubaloi saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.