Atletismoa

Atletismoa
2014-03-18 12:58:46
Kros modalitatean eskuratu zuen saria euskal selekzioak
Sara Gomez Espainiako azpitxapeldun taldeka, Euskadiko selekzioarekin

Igandean, autonomien arteko Espainiako kros txapelketa jokatu zen Meridan. Pasaden astean aurreratu genizuen bezala, Aloña Mendiko hainbat korrikalari izan dira txapelketan. Ramón Varela beteranoetan eta Sergio Garcia senior mailan eta Sara Gomez junior mailan, Euskadiko selekzioarekin lehiatu ziren. Azken honek, taldeka, Espainiako azpitxapeldun izatea lortu zuen.

 

Sara Gomezek lasterketa duina egin ahal izan zuen igandean. Junior kategorian, 50. postuan helmugaratu zen. Maila honetan bere aurreneko urtea izanda, egindako lanaz "gustora baina arantza txiki batekin" gelditu dela adierazi digu. Pasaden astean eskuineko txorkatillan min hartu zuen Sarak eta igande goizerarte, bere partehartzea zalantzan egon zen. Minduta zuen zonaldea, baina lehiatzeko ahalegina egin zuen eta hori taldeak biziki eskertu zuen. Estatu mailan, krosean lortu duen emaitzarik onena izan da Gomezentzat.  Oñatiarrak eta gainontzeko taldekideek egindako lanari esker, Euskadiko selekzioa azpitxapelduna izan zen junior emakumezkoen kategorian.

 

Bestalde, Sergio Garciak ez zuen bere egunik onena izan. Beroa, eta gorputzaldi "arraroa" somatu zuela kontutan hartuta, nekeak jota ezin izan zuen barnean zeukan guztia eman. Zoritxarrez, helmugara iristearekin konformatu behar izan zuen Garciak. Hala ere, Senior mailako gizonezkoen Euskadiko selekzioak seigarren postua lortu zuen txapelketan.

 

Amaitzeko, beterano mailan, Ramón Varelak oso maila polita erakutsi zuen eta progresioan egindako lasterketa baten ostean, bederatzigarren postuan helmugaratu zen V55 kategorian. Txapelketa honekin, Aloña Mendiko korrikalariek amaitutzat ematen dute aurtengo kros denboraldia. Orain, atseden pixka bat hartu eta pista zein asfaltoan zentratuko dira.

Sara Gomez, igandeko lasterketan. Argazkia: Fernando Vivas.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.