Igeriketa

Igeriketa
2014-02-28 12:36:03
100 eta 200 bizkar eta 100 librean lortu ditu minimak
Nerea Diazek Espainiako txapelketarako sailkapena lortu du

Nerea Diaz (Oñati, 2000) igerilari gaztea, denboraldi hasiera bikaina osatzen ari da. Pasaden denboraldian dagoeneko erakutsi zuen estatu mailako igerilari onenekin aritu zitekeela eta aurten badirudi, bide berdina errepikatzeko asmorakin hasi duela ikasturte berria. Duela bi aste, Espainiako txapelketarako hiru minima eskuratu baitzituen.

 

Pasaden denboraldian eskolarte mailatik, maila federatura pasa zen Diaz, eta denboraldi oso txukuna borobildu zuen, uda parteko Espainiako txapelketatan parte hartuz. Orain baina, uda garaira itxaron gabe, duela bi aste (otsailak 15-16 asteburuan) Estatu mailako txapelketan lehiatzeko minimak lortu zituen Azpeitian. Neguko Gipuzkoako txapelketan eskuratu zuen txartela Diazek. Guztira hiru minima lortu zituen. 100 eta 200 bizkarrean eta 100 libreetan. 100 bizkarrean (1:08:56), 200 bizkarrean (2:29:32) eta 100 librean (1:02:67) izan ziren bere markak.

 

Neguko Espainiako txapelketari uko

Neguko Espainiako Txapelketa atzo hasi zen Pontevedran. Iganderarte, infantil mailako estatuko igerilari onenak elkartuko dira Galizian eta Diazek bertan egoteko txartela eskuratu zuen arren, Xabier Infante eta familiarekin kontsultatu ostean, txapelketan parte hartzeari uko egin dio. "Bidaia oso luzea eta neketsua da bai igerilariarentzat eta baita etxeko guztientzat eta nahiago dugu etxean entrenatzen jarraitu, ikasketak ez galdu eta udako Bartzelonako txapelketan zentratzea" adierazi digu Xabier Infante entrenatzaileak. Markak lortuta, sasoi puntua lantzen jarraitzea da helburua, udan Bartzelonan jokatuko den Espainiako txapelketara ahalik eta hoberen iritsi ahal izateko.

Nerea Diaz gaur goizeko lan saioan, irteera egiteko prest.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.