Futbola

Futbola
2014-02-25 10:17:38
UEFA YOUTH LEAGUEKO FINAL ZORTZIRENAK JOKATUKO DITU
Bere kirol ibilbideko partidarik garrantzitsuena jokatuko du gaur Andoni Ugartek

2014ko Otsailaren 25a egun oso berezia izango da Andoni Ugarte futbol jokalari oñatiarrarentzat. Ugartek Errealeko gazte mailako talde nagusiko jokalaria da eta gaur arratsaldean (19:00 - Anoeta), bere kirol ibilbideko partidarik garrantzitsuena jokatuko du. UEFA Youth League-ko final zortzirenetako partida izango du jokoan, Schalke 04 talde alemaniarraren aurka.

 

Errealeko lehen taldeak Txapeldunen Liga jokatzeko txartela lortu zuen pasaden denboraldian eta horri esker, aurten gazte mailako taldeek, Europako talde onenen arteko txapelketa (UEFA Youth League) jokatu ahal izan dute. Lehen taldeak ez bezala, Errealaren gazte mailako taldeak, txapelketa borobila osatu zuen ligaxkan eta jokaturiko sei partidetan, 3 irabazi, 1 berdindu eta bi galduta, multzoko lehen postuan amaitu zuen fasea (ikus sailkapena). Horrenbestez, final zortzirenetako txartela lortu zuen Ugarteren taldeak. Oñatiarra pieza garrantzitsu izan da txapelketa honetan, 4 partida jokatu eta guztira 314 minutu pilatuta. Andoniren estatistika guztiak (hemen).

 

Errealak final laurdenetarako txartela bilatuko du Schalke 04 talde alemaniarraren aurka, Anoetan jokatuko den partida bakarreko kanporaketan. Txapeldunen Ligan egiten den bezala, gipuzkoar eta alemaniar gazteak atzo iluntzean eszenatoki berean egin zuten azken lan saioa eta bertan ikusi zenagaitik, baliteke oñatiarra hasierako hamaikakoan izatea gaur arratsaldean. 

 

Partida bakarrera izanda, garaileak zuzenean lortuko du final laurdenetarako txartela. Kanporaketa hori, Martxoak 11-12 edo 18-19an jokatuko da eta aurkaria, Milan eta Chelsea kanporaketatik irtengo litzateke. Anoetan zale ugari espero dira gaur iluntzean eta Ugartek ez du etxekoen falta somatuko, izan ere, oñatitik bi autobus irtengo dira Gipuzkoako hiriburura. Ilusioz beterik daude guztiak eta Ugartek atzo iluntzean adierazi zigunez "oso partida berezia" izango da guztientzat. Anoetan jokatzen duten aurreneko partida ofiziala izango delako eta Youth Leagueko final laurdenak jokuan egonda, piztu duen ikusmina oso handia delako.

 

Partida zuzenean webgunean

Anoetara joan ezin dutenek ere, etxetik jarraitu ahal izango dute Erreala eta Shalke 04 taldearen aurkako partida interesgarria izan ere, klubeko webgune ofizialak, www.realsociedad.com-en zuzenean emitituko du partida osoa.

Ugarte, Manchesterren aurkako partiduan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.