Atletismoa

Atletismoa
2014-02-10 10:45:13
Euskadiko azpitxapelketa lortu zuen atzo Kros luzean
Aloñako atletismo sailaren bigarren asteburu arrakastatsua

Pasaden asteburuan Aloña Mendiko atletismo sailak kros motzeko Euskadiko azpitxaldun izatea lortu bazuen, asteburu honetan ere beste arrakasta bat lortu du talde txantxikuarrak. Atzo goizean Llodion jokatu zen kros luzeko Euskadiko Txapelketa, eta hemen ere, talde gorritxoak Euskadiko bigarren postua eskuratu zuen.

 

12 km.-ko distantzia zuen atzoko zirkuituak. Kros motzean gertatu zen bezala, garaipena Santurtziko taldeak eskuratu zuen. Euskadiko kros luzean lorturiko bigarren postu hau, historian lortu duen emaitzarik garrantzitsuena da Aloña Mendirentzat. Iaz esaterako, distantzia honetan laugarren izatea lortu zuen taldeak.

 

Emaitza indibidualak

Domina taldeka eskuratu bazuen ere, arlo indibidualean ere emaitza nahiko onak lortu zituzten taldeko korrikalariek. Sergio Garcia zazpigarren postuan helmugaratu zen senior mailan eta Sara Gómez seigarren emakumezkorik azkarrena izan zen junior kategorian. Emaitza hauei esker, bai Garciak eta baita Gómezek ere, Euskadiko selekzioaz Espainiako autonomien arteko txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu dute. Txapelketa hau, martxoaren erdialdean ospatuko da Méridan.

 

Aurrez aipaturiko bi korrikalariez gain, atzoko txapelketan Aloña Mendiko senior mailako taldea osatu zuten korrikalariak hauek izan ziren: Yeray Varela (18), Alberto Revuelta (20), Tasio Gómez (29), Andoni Correas (116), Kike Cecilia (47) eta Unai Hernandez (41).

 

Txapelketako emaitza guztiak hemen.

Sergio Garcia artxiboko argazki batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.