Atletismoa

Atletismoa
2014-01-29 11:55:44
Bigarren urtez jarraian irabazi du saria liga honetan
Amaia Bernal korrikalariak Kirolprobak ligan garaipena eskuratu du senior mailan

IV. Kirolprobak herri lasterketen txapelketaren sariak banatu zituzten atzo, Donostian. Eta emakume seniorren artean, bigarren urtez jarraian, Antxintxiketan K.E. Amaia Bernal oñatiarra izan zen onena sailkapen nagusian.

 

Senior mailan lortu du Bernalek lehen postua. Iaz ere, emaitza bera lortu zuen, baina sailkapen nagusiko bigarrena ere izan zenez, azken sari hau jaso zuen -sariak ez bait dira pilatzen-. Kirolprobak ligan puntuatu ahal izateko urtean zehar arautegian markatutako 12 lasterketetan parte hartu beharra dago eta hauetan lortutako emaitza onenek osatzen dute azken sailkapena. Esan beharra dago zirkuituko 12 lasterketek koefiziente ezberdinak dituztel,a eta batzuk, beste batzuk baino balio handiagoa dute.

 

Haziz doan liga

Kirolprobak liga geroz eta partaide kopuru handiagoa lortzen ari da azken urteotan. Adierazgarria da esaterako, duela lau urte -lehen ligan- 700 korrikalari inguruk parte hartu zutela eta azken urte honetakoan berriz, zifrak hamar aldiz handitu dira. Azken denboraldi honetan 7000 korrikalaritik gora erresgistratu ditu Kirolprobak ligak.

Amaia Bernal Donostiako Uliako krossean. Argazkia: Michelena (DV)

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.