Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-01-14 10:24:16
Otsailaren 23an hasiko da taldearen denboraldi berria
Jon Odriozola: "Jende askoren babesa daukat, 2015erako oso baikorra naiz"

Hilabete pasatxo besterik ez da falta, afizionatu mailako denboraldi berria hasteko. Oreki Txirrindulari elkarteak beste urtebetez, Gipuzkoa izendapenarekin, aldea izango du afizionatu elite eta 23 urtez azpikoen mailan. Tartean hiru txantxikuar izango dira Gipuzkoako talderik nagusienean: Jon Odriozola, Aitor Umerez eta Iñaki Mugarza.

 

Uda ondoren, Euskaltelen desagerpena eta euskal talde berri hipotetiko horren sorreran gertatutakoak atzean utzita, Jon Odriozolak izango du berriro ere taldeko kirol zuzendari nagusi izatearen ardura. Aurten gainera, ez da taldeko oñatiar bakarra izango herriko bi txirrindulari gazte izango baititu bere esanetara. Iaztik taldean zegoen Aitor Umerez, eta Dorletako taldetik fitxatu berri duten Iñaki Mugarza, izango dira kategoria honetan errepidean izango ditugun bi oñatiarrak.

 

Irratian izan ziren atzo arratsaldean

Denboraldi hasiera gertu dagoela ikusirik, hiru protagonistak Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan ziren atzo arratsaldean. Ordubeteko solasaldi luzean, taldea hobeto ezagutzeko aukera izan zuten entzuleek eta besteak beste hirurek duten helburuetaz ere hitz egin zuten. Umerezentzat bigarren urtea izango da eta esperientzia hori baliatuta, "talde lanean lagundu eta indibidualki aurrerapauso bat ematea" izango da bere helburu nagusia. Mugarzak berriz, bere ibilbidean aurrerapauso baten bila datorrela adierazi zuen. "Talde sendoago batetara nator eta nire lehen helburua taldera egokitu eta eskatzen didatena ondo betetzea izango da".

 

Bestalde, saioan protagonismo berezia hartu zuten Odriozolaren hitzek. Hasieratan Euskaltelen desagerpena eta euskal talde profesional hipotetiko horren sorreran izan zuen aferaz mintzatu zen: "Ni oso lasai nago, egin beharrekoak ondo egin ditudalako. Babes asko izan dut nire inguruan eta horrek lanean jarraitzeko indarra ematen dit. Nire ametsa badakizue euskal talde talde profesional bat sortzea dela eta horretarako lana egingo dut datozen hilabeteotan. Urtebeteko epea jartzen diot nire buruari, baina datorren denboraldira begira oso baikorra naiz".

 

Dena den, gai horretan ez zuen asko korapilatu nahi izan eta taldearen funtzionamendua ere azaldu nahi izan zuen Odriozolak: "Euskal txirrindulari gazteekin lana egiten jarraituko dut eta aurten oso pozik nago beste herritar bat ekarri dugulako taldera. Errepidean bai, baina bereziki pertsona bezala garatu nahi ditugu txirrindulario. Hori da hain zuzen ere, Oreki taldean kirolariei eskaini nahi dieguna; hezkuntza eta hazkuntza integrala, alegia".

 

60 minutuetan zehar, intereseko beste hainbat adierazpen egin zituzten hiru protagonistek. Hemen daukazue irratsaio guztia entzungai:

 

Iñaki, Jon eta Aitor irratiko estudioetan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.