Txirrindularitza

Txirrindularitza
2013-12-02 20:42:38
Euskal zirkuituko zortzigarren proba jokatu zen atzo goizean
Hiru podium Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindularientzat Usurbilen

Lan oso ona egin dute asteburuan Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindulariek. Atzo goizean, Euskal Zirkuituko zortzigarren proba jokatu zen Usurbilen eta gure ordezkariek, hiru podium lortu zituzten. Hirugarren postu bat kadete mailan, eta bigarren eta hirugarren postua gazte mailan.

 

Duela hile eta erdi hasi zuten denboraldia Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindulariek. Lehen proba, Medina de Pomarren (Burgos) jokatu zuten arren, azken asteotan Euskal zirkuituko proba ezberdinetan lehiatzen hasi dira. Eta badirudi poliki-poliki lasterketei neurria hartzen hasiak direla. Izan ere, atzo goizean Usurbilen jokatu zen lasterketan Aloñako elastikoko koloreak, tropeleko aurreko postuetan ikusi ziren momentu oro.

 

Kadete mailan adibidez, Xabier Murgiondok hirugarren postua lortu zuen. Aipatzekoak dira, era berean, lasterketa berdinean Ekaitz Txintxurreta (5.) eta Ander Gartziak (8.) egindako lana. Gazte mailan ere emaitza oso ona lortu zituzten. Julen Umerez bigarren helmugaratu zen eta Iker Alberdi hirugarren txirrindularirik azkarrena izan zen. Sailkapen ofizial guztiak hemen.

 

Abenduak 22an Oñatin

Aurtengo denboraldia urtarrilaren 26ra luzatuko da. Tartean, hirugarren urtez jarraian, Oñatin ziklokrosa ikusi ahal izango dugu. Abenduaren 22an izango da herriko ziklokros proba San Martineko zuhaiztiaren inguruan eta aurten gainera, Gipuzkoako txapelketa izango da. Aipatu herriko lasterketaren aurretik, Asteasu, Igorre eta Legazpiko probak izango direla jokoan.

Julen Umerez eta Iker Alberdi podiumean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.