Futbola

Futbola
2013-10-02 20:50:11
Gaur goizean bertan iritsi dira oñatiarrak Alemaniara
Iñaki Guridi: "Ilusioz beterik etorri naiz Alemaniara. Irabazi egingo dugu"

Errealak Txapeldunen ligako bigarren jardunaldia jokatuko du gaur iluntzean Leverkusenen (Alemania). Talde txuriurdina bultzatzera 2500 zale inguru hurbildu dira eta tartean Oñatiko zaletuak ere izango dira, Bay Arenako futbol zelaian. Partidua iluntzeko 20:45 aurrera hasiko den arren, gaur eguerdian Alemania aldean zebilen Oñatiar batekin hitz egin dute Oñati Irratiko kirolen txokoan.

 

Iñaki Guridi Xanxi izan da elkarrizketatua. Kuadrilako bi lagunekin joan da gaur bertan partidua ikustera. Eguerdian, Colonia aldera zihoala Guridirekin hitz egiteko aukera izan dute. Ilusioz eta pozik azaldu da bizitzen ari zen esperientziarekin.

 

Hona hemen elkarrizketa osoa entzungai:

 

Hiru Oñatiar Bay Arena futbol zelaiaren inguruetan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.