Besteak

Besteak
2013-09-18 18:30:56
Kluba osatzen duten guztiak deitu dituzte 12:00etarako plazara
Mosaiko erraldoia egingo du Aloña Mendi elkarteak San Migel bezpera egunean

Irailaren 28an, herriko jaien hasiera eta kirol denboraldi hasierak baliatuz, Aloña Mendi K.E. mosaiko erraldoi bat osatuko du herriko plazan (12:00). Elkartetik herritarrak animatu nahi dituzte, ekimenean parte hartzera bultzatuz.

 

Aloña Mendi K.E. sail guztietako partaideak gonbidatu ditu ekitaldira -15 sail ditu egun-. Jokalari, entrenatzaile, guraso, zuzendaritzako kide, bolondres, zaletu...guztiek izango dute tokia ekimen berritzaile honetan. Mosaiko erraldoi honen bitartez, klubeko armarria irudikatzen saiatuko dira, horretarako kolore ezberdinetako paperak erabiliko direlarik.

 

Aurreneko aldia

Aloña Mendi K.E.-tik adierazi digutenez, "gauza berria izango da eta ez dakigu zer erantzun izango duen. Erantzun handia izanda ere, ez dakigu ondo egiteko gaitasuna izango dugun, baina saiatuko gara. Proposamena uda aurretik heldu zitzaigun eta momentuan bertatik, dudarik gabe baiezkoa eman genion. Helburua elkarte honek herrian duen pisua irudikatzea izango da. Guztiok batera jaien bezperan, herriko plazan elkartuz".

 

Armarria osatuta, Txurruka gaineko balkoiren batetik argazki panoramiko bat atera nahi da. "Armarria, udaletxea eta Aloña Mendia, enkuadre berdinean sartzeko ahalegina egingo dugu". Elkartetik adierazi dutenez, Udal Musika Bandakoekin ere harremanetan jarri dira "mosaikoa borobiltzeko era bikaina izango baitzen hauen bitartez elkarteko ereserkia entzun ahal izatea".

Elkarteko armarria osatu nahi da mosaikoaren bidez.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.